Zuzenean

Bigarren Kafea

Iosu del Moral: «Gure kultura zaindu behar dugu, herri bat ez baita egun batean sortzen»

Audio_placeholder

Iosu del Moral: «Gure kultura zaindu behar dugu, herri bat ez baita egun batean sortzen»

Loading player...
'Amari' dokumentala zuzendu du Iosu del Moralek.
'Amari' dokumentala zuzendu du Iosu del Moralek.

Mitologia gure sinesmen, beldurren eta desioen islada dela esan genezake; euskaldunok ezin dugu gure kultura edo gure idiosinkrasia mitologia eta kondairik gabe ulertu. Eta gure mitologian, badago dizdira berezia duen pertsonaia bat: Mari, Maindi, Anbotoko Dama edo Aketegiko Sorgina. Berari eskaini dio Iosu del Moral Sanz sortzaileak bere dokumental berriena: 'Amari' (2021).

Toti Martinez de Lezea eta Anuntxi Aranari egindako elkarrizketen bitartez, euskal mitologia eta antzinako sinesmenei buruzko lana egin du.  Helburu argi batekin, gure imagionarioa osatzen duten naturaz gaindiko izakiak ez ahaztea. «Erroma, Grezia edo Egiptoko mitologia erakusten dizkigute unibertsitatean, baina euskal mitologia ipuinen mundura baztertzen dugu» esan digu zuzendariak.

«Urte asko eman nituen Euskal Herritik kanpo, eta itzultzerakoan sekulako gogoa nuen gure herriari buruzko zerbait egiteko». Horrela, txikitan etxean zuen mitologiari buruzko liburu-bilduma bat izan zuen inspirazio iturri. «Harritu egin nintzen gaiari buruz gauza asko ez direla egin ikusi nuenean» eta beraz, berak sortu du ikus-entzunezko hau, Euskal Herrian osorik filmatutakoa.

Bihar aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan, 19:00etan. Iosu del Moral Bigarren Kafearen estudiora gerturatu da lana aurkezteko.  

Jaurlaritza Logoa