Zuzenean

«Pozgarria da Jokinen aurka aritzea, maila onean nagoen seinale»

Unai Lasok bere lehen finala jokatuko du Lau eta Erdiko Txapelketan. Finalerdietan Peio Etxeberria 22-8 mendean hartuta, bizkarreta-gerendaingoak Jokin Altuna egungo txapelduna izango du aurkari azaroaren 14an Bilboko Bizkaia pilotalekuan. «Harro» azaldu da Laso NAIZ Irratiko mikrofonoetan. 

Audio_placeholder

«Pozgarria da Jokinen aurka aritzea, maila onean nagoen seinale»

Loading player...
Unai Laso, garaipena ospatzen Etxeberriaren aurkako partida amaieran (Idoia ZABALETA / FOKU)
Unai Laso, garaipena ospatzen Etxeberriaren aurkako partida amaieran (Idoia ZABALETA / FOKU)

Lau eta Erdiko Txapelketa lehenengoz jokatuko du Unai Lasok. Finalerdietan Peio Etxeberria 22-8 garaituta, nafarrak Jokin Altuna egungo txapelduna izango du aurkari Bilboko Bizkaia pilotalekuan, azaroaren 14an jokatuko den final handian. «Egindako lanaz harro» dagoela azaldu du Lasok NAIZ Irratian. 

Finalerdietan, orkatilan molestiaren bat izan bazuen ere, bizkarreta-gerendaingoak «ondo» dagoela baieztatu digu, «finala jokatzeko arazorik gabe». Lehen finala izango da Lasorentzat Lau eta Erdiko txapelketa batean, eta egindako lanaz «oso harro» dagoela azaldu digu. 

Azkenaldian asko sufritu duela gaineratzen zuen, bere kontratuarekin izandako arazoak tartean, «baina guzti horrek orain indartsuago bueltatzen lagundu dit», adierazi du Lasok. Gaineratzen zuen gehiago baloratzen dituela gauzak eta partidu guztiez disfrutatzen duela.

Bizkarreta-gerendaingoak Jokin Altuna egungo txapelduna izango du aurrean. Azkenaldian asko jokatu dute elkarren aurka, aipatzekoa Nafarroako Lau eta Erdiko txapelketako finala bera. Errebantxarako gogoa izango du seguru nafarrak, baina argi du «aurkari gogorra» izango duela aurrean. Dena den, gaineratzen zuen «pozgarria» dela Jokinen aurka aritzea, «maila onean nagoen seinale». Partida gogorra espero du, baina bere gauzak ondo egiten baditu irabazteko aukerak izango dituela badaki.

Azkenik, pozik agertu da Bilboko Bizkaia pilotalekua zaletuez beteta izango delako, «Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketako finalean ez nuen zorte hori izan, eta berezia izango da Bizkaia pilotalekua beteta final hori jokatzea».

Jaurlaritza Logoa