Zuzenean

Naiz Irratia

«Pozik gaude, torturaren eta Mikel Zabalzaren gaia jendartean egotea lortu delako»

Goya sarietarako aurre-hautatua izan da 'Non dago Mikel?', Mikel Zabalzaren heriotzaren argi-ilunak biltzen dituen filma. Behin-betiko lehian sartzen ote den ikuskizun, izandako sonarekin kontentu mintzatu da Naiz Irratian Miguel Angel Llamas, 'Pitu'. 

Audio_placeholder

«Pozik gaude, torturaren eta Mikel Zabalzaren gaia jendartean egotea lortu delako»

Loading player...
‘Non dago Mikel?’ filma aurkeztu zuten egunean. Lehen planoan, Miguel Angel Llamas 'Pitu'. (Idoia ZABALETA / FOKU)
‘Non dago Mikel?’ filma aurkeztu zuten egunean. Lehen planoan, Miguel Angel Llamas 'Pitu'. (Idoia ZABALETA / FOKU)

Eskertuta eta pozarren azaldu da Miguel Angel Llamas 'Pitu' Informazioaren Haria saioan, 'Non dago Mikel?' filma Goya sarietarako aurre-hautatua izan dela jakin eta biharamunean. Berak eta Amaia Merinok osatutako lana iaz estreinatu zen Donostiako Zinemaldiaren baitan, eta ordutik errekonozimendu andana jasoa da: jaialdi horretan bertan Irizar Sariko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen, Bizkaiko Aldundiaren aitortza eta aurkeztua izan den festibal eta zinema-aretoetan ikusleen harrera ere jaso du. «Horixe da guretzat garrantzitsuena, ikusleen iritzia eta familia beraren onespena».

Ezin baita ahaztu izenburu duen galdera horrek artean ez duela erantzunik; istorio erreala da Mikel Zabalzarena: «Guk nahi genuen jendarteak berriz galderak egitea torturaren inguruan, Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruan, eta hori lortu dela ikusten dugu; ez bakarrik jendartean, baita instituzioetan ere. Espero dugu bide luzeagoa egitea oraindik ere».   

Estreinaldia Ipar Euskal Herrian

Goya sarietarako aurre-hautatua izan denaren notizia filma Ipar Euskal Herrian, Hendaian estreinatzen zen egunean jaso dute. Zabalzatarrek sendia dute bertan, horregatik, bertan proiektatzea «oso hunkigarria» izan dela azaldu digu Llamasek. 

Datozen egunetan Ipar Euskal Herriko zortzi zine-aretoetara helduko da 'Non dago Mikel?' filma. 

Jaurlaritza Logoa