Zuzenean

Bigarren Kafea

Juan Inazio Hartsuaga: «euskaldunok ez dugu aspaldiko oroimena gorde»

Audio_placeholder

Juan Inazio Hartsuaga: «euskaldunok ez dugu aspaldiko oroimena gorde»

Loading player...
Trikuharri baten aurrean pasatzerakoan aitaren egiten zuten artzainek XIX. mendean.
Trikuharri baten aurrean pasatzerakoan aitaren egiten zuten artzainek XIX. mendean.

Noraino hel daiteke herri oroimena? Testuingurua galdu ondoren oroimena berehala galtzen al da? Gauzak desmitifikatzera edo zehaztera etortzen da Juan Inazio Hartsuaga antropologian aditua eta idazlea Bigarren Kafera. Gaur oroimenaren mitoa eraistera etorri da; «Herri gisa oroimen izugarria dugu? Ez, testuinguru izugarri zaharrean bizi gara».

Horren adibide dira Mari edo lamiak. «Mari ikusi duten azkenekoak bizirik dira oraindik» kontatu digu Hartsuagak. Beraz, testuingurua indarrean dagoen artean irauten du oroimenak.

Hala ere, testuingurua aldatzen denean ohikoena da informazioa fosilduta geratzea oharkabetasunean ezkutaturik. Giharreba hitza edo Gipuzkoa eta Lapurdiko Getaria herrien izenak, adibidez.

«Duela 2.000 urteko euskaldunek termei beraun esaten zioten»; eta hortik datorkigu beratu aditza. Horik eta beste adibide ezezagunagoak ekarri dizkigu Hartsuagak: bidatsoa, pausu, nabarra...

 

 

 

Jaurlaritza Logoa