Zuzenean 08:00h - 13:00h

Asteburuko Haria

13:00h - 14:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

14:00h - 15:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

NAIZ Irratia

Rufi Etxeberria: «Aietera erabakia hartuta iritsi ginen, baina Aiete behar zen»

Garai berria irekitzeko «determinantea» ezker abertzalearen estrategia aldaketa izan zela berretsi du Rufi Etxeberriak eta Aieteko adierazpenaren osotasuna aldarrikatu du, «zumitzak jarri zituen Euskal Herriak bi estatuekin bizi duen gatazkari irtenbide oso eta integrala emateko».

Audio_placeholder

Rufi Etxeberria: «Aietera erabakia hartuta iritsi ginen, baina Aiete behar zen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Rufi Etxeberria gaur NAIZ gunean.
Rufi Etxeberria gaur NAIZ gunean.

NAIZ Irratian izan da Rufi Etxeberria egun Sorturen Konponbiderako arduraduna eta Aieteko konferentziaren garaian ezker abertzalearen interlokutore nagusietako bat.

Nazioarteko konferentzia haren eta ETAren borroka armatua uzteko erabakiaren inguruan izandako negoziaketak gogoratu ditu baina «determinantea ezker abertzalearen eztabaida izan zen», bere hitzetan. «Aitera iritsi ginen erabakia hartuta, baina Aiete behar zen», ziklo aldaketak neurri horretako «gertakari bat» ezinbestekoa zuelako, bere hitzetan. 

2011ko adierazpen haren osotasuna aldarrikatu du gaur Etxeberriak, bost puntu zituelako eta laugarrenean «gatazkaren muinari irtenbidea emateko alderdi politikoei deia» jasotzen zuela gogoratu du, «horrek zer esan nahi du? Aieteko konferentziak zumitzak jarri zituela Euskal Herriak bi estatuekin bizi duen gatazkari irtenbide oso eta integrala emateko». 

Interpelazio horri erantzun ordez alderdi interesak lehenestea egotzi die gainerako alderdiei, bereziki EAJri. 

Jaurlaritza Logoa