Zuzenean

Eli Pagola

[4] Elikadura ere izan daiteke jasangarria

Gelditu Makinak saioaren 4. atalean elikaduraz aritu gara. Itsaso zabalean hasi, eta sukaldeetako soberakinak ere aprobetxatu ditugu.

Audio_placeholder

[4] Elikadura ere izan daiteke jasangarria

Loading player...
Hegaluzearen aurtengo arrantzaldiko azken deskarga, Hondarribiko portuan. (IREKIA) GM
Hegaluzearen aurtengo arrantzaldiko azken deskarga, Hondarribiko portuan. (IREKIA) GM

Elikadura izan dugu hizpide Gelditu Makinak saioko laugarren saio honetan. Hiru plater goxo prestatu ditugu, eta horri postre musikala gehitu diogu. Itsaso zabalean hasi dugu saioa, itsasoak amaigabea iduri badu ere, ez da horrela. Arrantza espezien kudeaketaz aritu gara Leire Ibaibarriaga AZTIko ikerlariarekin. Galdetu diogu ea posible den arrantza eredu jasangarri bat, eta Ibaibarriagak dio baietz, «kontzientzia gehiago dago, ardura gehiago. Azken urteetan itsasoaren egoera hobetu egin da, hori duda barik. Kudeaketa planek asko laguntzen dute eta arrainen egoera hobera egin du».

Kostaldetik Hernanira egin dugu salto. Zero zabor hozkailua jarri dute martxan berriki. Elikagaien xahutzearen kontra egin nahi du udalak, pertsona batzuen elikagai soberakinak beste batzuen eskura jarriz eta hondakin organikoaren prebentzioan eta zero zabor kudeaketan beste pausu bat emanez.

Bilbora ere gerturatu gara Sustraiak katering proiektua ezagutzeko. Lehen urratsak Bilboko Kukutza gaztetxean eman zituzten, eta gaur egun emakumez osatutako kooperatiba bat da, sukaldearen bueltan biltzen dena. Pandemiak ekarri zuen katering eskaririk ez egotea, eta mehatxua aukera bihurtzen jakin dute, dendatxo txiki bat ireki baitute Bilbon, eta bertan eros daiteke janari agroekologikoan oinarritutako plater begetarianoak.

Jaurlaritza Logoa