Zuzenean

Bigarren Kafea

Aiert Beobide: «Dantza egitean aurkitzen dut nire bizitzaren zentzua»

Audio_placeholder

Aiert Beobide: «Dantza egitean aurkitzen dut nire bizitzaren zentzua»

Loading player...
Aiert Beobide dantzan (Facebook/ Haatik Dantza).
Aiert Beobide dantzan (Facebook/ Haatik Dantza).

Aiert Beobide sendiko gazteena da, euskal kulturan guztiz barneraturiko familia batean. Ama euskal dantzen biltzarreko idazkari izanik berarekin eramaten zuen askotan eta 9 urterekin euskal dantzako klase bat ikustera eraman zuen, baina ez zen ikusle hutsa izan, saioa hartzen amaitu baitzuen. Alicia izan zen bere euskal dantzako lehen irakaslea. Oso gustura aritu zen hasieratik eta 13 urterekin Mentxu Medelekin balletean hasteko eskatu zion amari. Eskola dantza taldean ere adin horretan hasi zen, eta bertan ere gazteena izanik, Ingalaterrara dantzatzera egin zuten lehen bidaian ikurriña eramatez arduratu zen.  

Beti izan du esperimentatzeko grin handia eta horrek proiektu ezberdin askotan parte hartzera eraman du, beti dantza erdigunean jarrita; «Dantzan nagoenenan nere buruak bere funtzioa izateari uzten dio» esan digu. 

Horrela, 2011. urtean Haatik konpainia sortu zuen. 2012n estreinatu zuten euren lehen lana: 'Errimak oinetan'. Bertan bertsolaritza eta dantza uztartu zituzten. Harrezkero beste hainbat lan ere sortu dituzte: 'Itsas lapurrak', edo 'Lau eme', adibidez. «Kezkatzen eta haserretzen gaituzten gauzetan aurkitzen dugu inspirazioa».

Bigarren Kafearen estudiora gerturatu da Aiert Beobide bere ibilbideari buruz eta datozen proiektuei buruz hitz egiteko.

 

Jaurlaritza Logoa