Zuzenean

Badator Durangoko Azoka eraberritua

Abenduaren 3tik 8ra izango da aurten Durangoko Azokaren 56.edizioa. Iaz azoka bisitaririk gabe egitea erabaki zuen Gerediaga elkarteak pandemiaren murrizketak medio. Aurten azoka hibridoa izango da: presentziala eta online bidezkoa. Ahotsenean ere normaltasuna itzultzea dute asmoa.

Audio_placeholder

Badator Durangoko Azoka eraberritua

Loading player...
Landakon aurkeztu dute Durangoko 56. Azoka
Landakon aurkeztu dute Durangoko 56. Azoka

Iaz pandemiak egunerokotasuna gogor kolpatu zuen eta horren irudietako bat Durangoko Azokan, Landako gunea ixilik eta online erosterakoan paketeak egin eta egin ikusten ziren hainbat lagun. Aurten berriz, presentzialtasuna berreskuratuko du Durangoko Azokak.

56.edizioaren aurkezpena egin du Gerediaga elkarteak, Nerea Mujika presidentearen eskutik. Landako iaz biltoki izan zen eta berriz «bizia» hartuko du abenduaren 3tik 8ra. Aurrez aurreko 220 erakusmahai izango dira eta bigarren urtez azokak online denda izango du webgunean. Bertan erosi ahal izango dira Landakon salgai egongo diren nobedade guztiak. Digitalizazioa geratzeko etorri dela dirudi.

1965az geroztik, azokak garai ezberdinetara «egokitzeko» gaitasuna izan duela gogoratu du Geredia elkarteko presidenteak, osasun krisia barne. Aurtengoa ere «erronkatzat» jo du Nerea Mujikak. Hala, azokako antolatzaileek adierazi duetenez, Landakok izango duen aforoa eta azoka bisitatzeko osasun neurriak aurrerago zehaztuko dituzte.

56. edizioaren aurkezpenean egon dira Gerediaga eta Azokako guneetako arduradunekin batera Lakuako Gobenuko, Bizkaiko Aldundiko, Durangoko udaleko eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako erakundeetako ordezkariak. Bestalde, aurtengo Azokaren irudia aurkeztu dute, kartela. Leire Urbeltzen 'desipuindegia' izeneko lana da. Iruindar sortzailearen afitxa koloretsua da eta azokaren lehen edizioak izan ditu gogoan, baina gaur egunera ekarriz.

Irudi moderno eta gaurkotuak ditu, kartelean kuluraren plaza osatzen duten elementu ezberdinak daude eta 'Kili Kuir' pertsonarekin batera Anbotoko magala ageri da. Egileak 60.hamarkadako iruditegiaren berrikuspena egin izan nahi du. Gure mikrofonoetan «ohorea» izan dela katela egitea esan digu.

Ahotsenean normaltasun betea agian ez da itzuliko, abendura arte aldaketarik izango ote den ez dakitelako. Ahotseneako koordinatzaile Miren Narbaizak esan digunez, pasaden urtean bezala internet bidez zuzenean ikusi ahal izango da. Saiatuko gara sortzaileei eta euren lanei espazioa eskaintzen, esan du Narbaizak. Ostiralean, urriaren 8an zabalduko da sortzaileek euren lana Ahotsenean aurkezteko eskaera egiteko epea.

Sortzaileei ez ezik kulturzaleei dei berezia egin diete Gerediaga elkartetik, kulturak horrenbeste sufritu duen garaiotan babesa ematera azaltzeko.

Jaurlaritza Logoa