Eli Pagola

Kontra egin baino, alternatiba berriak proposatzen ari da mugimendu ekologista

Euskal Herrian ekologismoarekin lotutako ekimen asko daude martxan. Baina zein da duten giharra? Herri mugimenduaren eta ekologismoaren harremana aztertu dugu Gelditu Makinak saioan Andere Ormazabal adituarekin eta egungo panoramaren argi-ilunak azaldu dizkigu.

Audio_placeholder

Kontra egin baino, alternatiba berriak proposatzen ari da mugimendu ekologista

Loading player...
Arbonako Berrueteko salmenta espekulatiboa geldiarazi du okupazioak. (Guillaume FAUVEAU)
Arbonako Berrueteko salmenta espekulatiboa geldiarazi du okupazioak. (Guillaume FAUVEAU)

Moda kontua izatea egozten zaio garrantzia kendu nahi zaion horri, alegia, sukar iragankorra izatea.  Gaur egun, badirudi, edozerren zehar lerro dela ingurumenaren kontserbazioa eta  ekologiaren kezka eta ardura egunerokoan txertatuak daudela. Ezta gutxiago ere! Soka luzea bezain korapilatsua da. Gelditu Makinak saioaren hirugarrenean gaiari heldu diogu aditu eta arituekin. Horretaz gain,  pilula baten faltan bi izan ditugu. Ainhoa Gutierrez del Pozok pantaila handiko proposamen bat egin digu, eta Goienerreko Oier Etxeberriaren eskutik jaso dugu 'Energia Pilula'.

Andere Ormazabal 'Parte Hartuz' ikerketa taldeko kide da eta baita Joxemi Zumalabe fundazioko kide ere. Euskal Herriko herri mugimenduak eta ekologismoak duten harremana ikertu duten taldeko kide da. Bi fastetan egin da lana, lehenik eta behin, Gipuzkoa mailan, eta ondoren,  Euskal Herrira zabaldu dute ikerketa eremua.

Ormazabalek aitortu du ahulduta dagoela mugimendu ekologista, eta talde asko badaude ere, motorra oso pertsona gutxik osatzen dutela, eta hori talde askotan errepikatzen den patroia da. Hori bai,«talde horren inguruan inguruan badago mobilizatzen den jendea». Interesgarria ere baden fenomenoa ari da ematen, «kontrakotasunetik abiatutako mugimeduen aurrean alternatiba eraikitzaileak indartzen ari dira» dio Ormazabalek, eta lehio berri bat ireki da borroka moldeetan.

Arbonako lur okupatuak adibide

Herri mugimenduen praktikak ezagutzeko asmoz, Arbonako lur okupatuetara ere egin dugu bisita. Ekainaren 23tik ELBk eta Lurzaindiak Arbonan okupatzen duten lurrak hamabost hektarea ditu, etxea barne. Bertan izan da Arantxa Idieder kolaboratzailea Maryse Cachenaut nekazariarekin.

Dela lau hilabete lurrak okupatzerakoan ez zuten inondik inora espero hainbeste egunez bertan egotea. Kostatik hurbil dauden lurrak izaki, espekulazio handiko lurrak dira eta erosle bat ere bazegoen interesatuta, berriki atzera urratsa egin du baina, eta hori mobilizazioari esker izan dela dela dio Cachenautek. Babes handia jaso tuela esan digu, bai herritarren aldetik eta baita hautetsien aldetik ere. «Okupazioa tresna bezala ikusten dugu, eta hemen abiatu duguna, behar bada, beste leku batzuetan ere abiatu ahalko da»