Zuzenean

Itziar Cortes [Elhuyar]: «Hiztegiak sei milioi terdi bisitatik gora izan zituen iaz»

Elhuyar hiztegi digitalak itxura berritu du, egitasmoak 25. urteurrena betetzearekin bat. Itziar Cortes Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzaileak baieztatu du oso pozik daudela erabiltzaileen harrerarekin.

Audio_placeholder

Itziar Cortes [Elhuyar]: «Hiztegiak sei milioi terdi bisitatik gora izan zituen iaz»

Loading player...
Elhuyar hiztegi berria © Elhuyar
Elhuyar hiztegi berria © Elhuyar

25 urte bete ditu Elhuyarren hiztegiak eta urteurrena behar bezala ospatzeko webgunea berritu dute. 1996an hasi zen Elhuyarren euskara-gaztelera hiztegi elebiduna Euskal Herriko ikastetxe, liburutegi eta etxeetako apalategietan lekua hartzen, eta erreferentziazko euskarria izan da geroztik, bai euskaraz lan egiten duten profesionalentzat, baita euskara ikasten eta irakasten ari direnentzat ere.

Itziar Cortes Etxabe, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailearekin begiratu diogu Elhuyarren mende laurdenari. Hiztegiak lortu duen erreferentzialtasunaren arrazoiaz galdetuta, Cortesek uste du egokitzen jakin izana dela gakoa: Paperezko bertsioa kaleratu zuten lehenik, CD-ROMa urte berean, eta webgunea nahiz aplikazioa ondoren.

Eta gaur gaurkoz, iazko datuei begira, arrakasta nabarmena da. «Iaz 65 milioi kontsulta izan zituen hiztegiak, %75 webgunetik, sei milioi terdi bisitatik gora», azaldu du Cortesek. «Urtez urte bisita kopuruan gora goaz, kontsulta kopuruan ere, argi dago oso erabilia dela». Aplikazioa ere oso erabilia da, «100.000 deskarga izan ditu mugikorreko aplikazioak, oso pozik gaude erabiltzaileek egiten dioten harrerarekin»

Erabiltzaile kopurua esku artean, nork erabiltzen du Elhuyarren hiztegia? Ba, askotariko pertsonek. «Mota ezberdinetako jendeak erabiltzen du, ez soilik euskaraz lan egiten dutenek, publiko zabalago batera iritsi da». Edonola, argi dago ikasleek eta langileek asko erabiltzen dutela. Horren isla, astelehenetik ostiralera asteburuetan baino gehiago erabiltzen dela, edota udan gutxiago erabiltzen dela. 

Jaurlaritza Logoa