Zuzenean

Peli Lekuona
Elkarrizketa
Jon Garmendia

Kultura latinoamerikarra Biarritzen

XXX. edizioa du Biarritzeko zinema eta kultura festibal latinoamerikarrak. Peruko kulturari begirada berezia egingo zaio edizio honetan. Astelehenean, emanaldi bakarrarekin, Ivan Fund argentinarrarraren “Piedra noche” luzeak zabaldu zuen jaialdia.

Audio_placeholder

Kultura latinoamerikarra Biarritzen

Loading player...
Biarritzeko jaialdiaren irekiera ekitaldia. (festivaldebiarritz.com)
Biarritzeko jaialdiaren irekiera ekitaldia. (festivaldebiarritz.com)

Jaialdi integrala da Hego Amerikako Biarritzeko jaialdia. Zinemaz haratago doa, eta aurten urte berezia du: 30. edizioa. Bertan da Jon Garmendia, eta kulturaren esparru ezberdinak jorratzen direla zehaztu du. «Hemen elkartzen da zinema, baina kultura oro har. Latinoamerikako kultura ezberdinak, herrialde askotako produktuak, gastronomia, musika eta literatura».

Peru da edizioaren protagonista, herrialdeak independentziaren 200. urteurrena betetzen duelako. Bertako hainbat lan ekarri dituzte Lapurdira, eta horrekin batera perutar esanguratsuak. Garmendia “Hugo Blanco, Rio Profundo” dokumentalaren emanaldian egon da. «Hugo Blancok borroka handia egin zuen Quechua komunitateari babesa emanaz. Garaian atxilotua izan zen, hilketa batzuk leporatuta. Kartzelaldi luze baten ostean, beti jarraitu du borrokan. Aipatzen da bera izan dela Peruko Che Guevara». Dokumentala Peruko estamentu politikoek zentsuratu dute.  

14 urte daramatza Garmendiak festibalaren jarraipena egiten. Honen zabalpena ezagutu du eta  Euskal Herrian halako festibal integralik ez dagoela azaldu digu.

Jaurlaritza Logoa