Zuzenean

Ainara Rodríguez - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Garbiñe Aranburu
LAB sindikatuko idazkari nagusia

Data erabakitzear egon arren, greba orokorra aurreikusten du LAB sindikatuak

LAB sindikatuak abian duen mobilizazio dinamikaren punta greba orokorra izango da. Beste hainbat sindikatu eta eragilerekin batera, Euskal Herritik arrakala, soldata edo pentsiengatik indarra egiteko «momentua» dela zehaztu du Garbiñe Aranburuk.

Audio_placeholder

Data erabakitzear egon arren, greba orokorra aurreikusten du LAB sindikatuak

Loading player...
Garbiñe Aranburu «Burujabetza bizitza duinerako» martxan. (Aritz Loiola)
Garbiñe Aranburu «Burujabetza bizitza duinerako» martxan. (Aritz Loiola)

Greba orokorra aurreikusi arren, zehazteke dago noiz izango den. «LAB sindikatuaren ustetan, ez du Madrilen daten araberakoa izan behar. Badaude baldintzak eta arrazoi nahiko urtea bukatu baino lehen greba hori egiteko», adierazi du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak NAIZ Irratian.

Sindikatu abertzaleak programa sozioekonomikoa bukatu berri du, eta bertan banaketa hirukoitzaren aldarrikapena jaso da, sistema kapitalista, hetero-patriarkala eta «ekozidarekiko» aldaketa. «Aldaketa sakonak behar dira. Trantsizio bat egin behar da eredu berri baterako. Aldaketa hori ekosozialista eta feminista izan behar da. Horrek eskatzen du indarrean dagoen produkzio eta kontsumo eredua aldatzea».

Ildo beretik, 30 orduko lanaldia eta zaintza partekatua proposatu du sindikatuak. «Oso garbi dago eta estatistika guztiek adierazten dute emakumeek zaintza lanetan askoz denbora gehiago ematen dutela. Horregatik lanaldi murrizketa iruditzen zaigu enplegua banatzeko modu bat eta baita zaintza lanak guztion artean banatzeko modu bat».

 

Jaurlaritza Logoa