Eli Pagola

Izu ikara sortu behar luketen datuek zenbateraino bihurtu dira anekdota?

Jakina da krisi ekosozial larri batean gaudela, eta egunero jasotzen ditugu handik eta hemendik albiste eta datu berriak. Baina sakontzen al dugu datu horietan? Jabetzen al gara gertatzen ari denaz? Horretaz guztiaz aritu gara estreinatu berri dugun hiruko solasaldian. 

Audio_placeholder

Izu ikara sortu behar luketen datuek zenbateraino bihurtu dira anekdota?

Loading player...
Klima aldaketaren eraginez, tenperaturak nabarmen igotzen ari dira. (Sergei GAPON/AFP)
Klima aldaketaren eraginez, tenperaturak nabarmen igotzen ari dira. (Sergei GAPON/AFP)

Aurtengo 'Gelditu Makinak'  badu berreikuntzarik. Hiru hankako aulkiari herrena aurkitzera gatoz  hirukote batekin: Maite Aristegi ENHE sindikatuko kidea, Aitziber Sarasola irakaslea eta Jokin Aldazabal  Ekosfera saioko aurlezke ohia gurean izango ditugu hilabetean behin. Aste honetako solasaldiarekin apurtu dugu izotza. 

Izotzaz igual ez, baina bai aritu gara uda honetan planetako hainbat tokitan bizitu diren muturreko tenperaturei buruz eta baita hedabideek eguraldiari ematen dioten tratamenduaz ere. Ez al dugu espektakulu bihurtu? Hausnartu dugu Friday For Future mugimenduaz eta krisi larri honen aurrean, orokorrean, jendarteak dugun jarreraz eta egiteke dugun pedagogiaz.

Bestetik, Alba Cabrera Donostiako Ekogunera hurbildu da, bertako ateak ireki dizkio  Amaia Otazok. Besteak beste, Gazte Ekoliderrak proiektuaz aritu dira.

Liburutegira egin nahi genuen bisita, baina denborarik ez, eta liburuzaina etorri da gurera. Iazkoarekin nahikoa ez eta gustora gonbidatu dugu aurten ere Danele Sarriugarte 'Gelditu Makinak' saiora. Bisita bakoitzean irakurgai gomendio bat egingo digu, denboraldi honetan egin digun lehena, Ursula K. Leguin idazlearen ’Oihan Hitzean Mundua’ liburua.