Zuzenean

Peli Lekuona
Irun
Elkarrizketa
Iñaki Bengoetxea
Ola sagardotegiko arduraduna

Klimaren ondorioz sagardo «meheagoa» espero dute Ola sagardotegian

2021ak sagar urtea izan behar zuen iazko uzta apalaren ondorioz. Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak aurten sagarrondoak fruituz beteak daudela azaldu digu. Nahiz eta, uzta «atzeratuta» etorri.

Audio_placeholder

Klimaren ondorioz sagardo «meheagoa» espero dute Ola sagardotegian

Loading player...
Iñaki Bengoetxea sagarrondo bat kimatzen.
Iñaki Bengoetxea sagarrondo bat kimatzen.

Klimak bultzatuta, sagarrak ez du «aski azukre». Ondorioz, aurtengo sagardoa «meheagoa» izango da, eta pazientziarekin kalitatea iritsiko dela azaldu du Iñaki Bengoetxeak. Aukeran, sagardo meheagoa edo gorputz gehiagorekin izanda, Ola sagardotegiko arduradunarentzat bi aukerak balizkoak dira. «Une honetan edateko pintxo batekin, edo bazkaldu aurretik ahoa garbitu eta trago bat egiteko, fina nahiago dut. Janariarekin berriz, gorputz gehiago duena».

Gaur egun sagardo ingurutzat ezagutzen da bereziki Astigarraga eta Hernani zonaldea. Aldiz, Bidasoaldeko sagardo ohitura aldarrikatu du Iñaki Bengoetxeak. «Galdu egin da, baina tradizioa handia zegoen Hondarribia, Lezo, Oiartzun eta Irunen. Portua ere hor dugu, eta hondarribiarrak diren Sagarzazu eta Sagardia bezalako abizenak. Baita ere, Sagardiaren Ama Birjina du Hondarribiak, nik uste, Gipuzkoan ez dagoela halako beste herri bat».

Aldiz, industrializazioak edota eskulan beharrak sagardogintza guztiz eraldatu dute. Altzairuzko makinek egurrezko dolareak ordezkatu dituzte eta poliesterrezko bidoiek egurrezko barrikak. Iñaki Bengoetxeak zailtasunak izaten ditu sagarra bilatzeko pertsonak topatzeko. «Lehen zortzi-hamar ume ginen etxe bakoitzeko. Eskulanerako bazegoen jendea. Gaur non dago? Jendea aldatu den bezala, makineria jarri behar izan da, eta orain jende gutxiagorekin lan egin».

Ilargiaren kultura mantentzen dute Ola sagardotegian

Oraindik ere mantendu egiten dena ilargiarekiko erreferentzia da. Bengoetxeak argi du hobe dela hilberan zuhaitzen kimaketa burutzea, nahiz eta sagarrondo guztietara ez iritsi. Berriz, sagardoa botilatzeko, ilargiaren egoera errespetatzea errazagoa da, «egun bateko lana denez, posible dut egun batean egitea».

Jaurlaritza Logoa