Zuzenean
Hebreeratik eta grekotik latinera itzuli zuen San Gregoriok biblia Aita Santuak hala eskatuta. Gaur San Gregorio eguna izanik, Itzultzaileen Nazioarteko eguna ere bada. EIZIEko lagunengana jo dugu, Itziar Diez de Ultzurrun lehendakariarengana.
Elkartea 1987an sortu zen, elkarte honek publikatzen duen Senez aldizkariaren ostean. Urte hauetan asko aldatu dira lan egiteko moldeak, teknologiak bultzatuta batez ere. Gaur egun berrikuntza nagusia euskaratik eta euskarara ganoraz itzultzen duten automatiko neuronalak daude. Haiek trebatzen aritzen dira eta zuhurtzia eskatu die entzuleei.
Pandemia baino lehen itzultzaile neuronalen gaia landu zuten, kezkatu eta jakin-mina sortzen dien gaia delako.
Euskal Herrian inoizko lan talderik handiena dute, «euskarak hartu dituelako garai batean ez zituen esparruak». «Esparru horietan sartzen saiatzen denean euskarak badu beste hizkuntza bat nagusiagoa», nabarmendu du Diez de Ultzurrunek. «Itzulpen beharrak inoizko handienak dira, administrazio eta arlo askotan. Literaturan asko itzuli dugu eta hor ere langintza horretan ari gara».
Bazkideen artean denetarik dago, modu autonomoan, enpresetan edo funtzio publikoan aritzen direnak. Testu gehienak erderaz sortzen dira eta hizkuntza eskubideak bermatze aldera haiek itzultzen dituzte.
«Euskara bihurtu da orotariko hizkuntza eta gure langaia da», horregatik testu txukunak sortzeko aukerak «inoiz baino gehiago dira».