Zuzenean

NAIZ Irratia

Urkulluk PSE bere altzorako berreskuratu zuenekoa

PSEren idazkari nagusi izan den denboran EAJrekin lortu duen harreman ona goraipatu du Idoia Mendiak bere agintaldiko lorpen nagusi gisa. Patxi Lopezekin hasi zen bide hori, ordea, eta Iñigo Urkullu bera izan zen sustatzaile nagusia. 

Audio_placeholder

Urkulluk PSE bere altzorako berreskuratu zuenekoa

Loading player...
Lopez, Urkullu eta Ortuzar; 2013ko itunaren berri ematen. (Raul BOGAJO / FOKU)
Lopez, Urkullu eta Ortuzar; 2013ko itunaren berri ematen. (Raul BOGAJO / FOKU)

2014an hartu zuen Idoia Mendiak Madrilera joan zen Patxi Lopezen lekukoa PSEren idazkaritza nagusian. Ez du karguan jarraituko eta denbora honetako lorpen nagusia «lubakien politika atzean utzi» eta «EAJrekin elkartzea» izan dela nabarmendu du iragarpenean. 

Ezker abertzalearen legez kanporatzearen ondorioz iritsi zen Patxi Lopez Ajuria Eneara PPren eskutik, arrakala eragin zuen hark PSE eta EAJren artean, baina agintaldia amaitu eta urtea igarotzerako sinatu zuten bi alderdiek gaurdaino eskutik ekarri dituen akordioa. 

(Iñaki Iriondoren analisi honetatik abiatutako audio-erreportajea) 

Jaurlaritza Logoa