Zuzenean

Ainara Rodriguez-Hegoi Belategi

«Egoera kontrolpean» bai, pandemiaren amaierarik ez

Egoera epidemiologikoa hobetu dela ukaezina da eta agintariak bezala, bilakaerarekiko baikor agertu dira Naiz Irratiko tertulia zientifikoan Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariak. Baina, zuhurtziarako deia egin dute, neurriak azkarregi altxatzeak kontrako eragina izan dezakeela ohartaraziz.

Audio_placeholder

«Egoera kontrolpean» bai, pandemiaren amaierarik ez

Loading player...
Covidaren ondorioez osatzen ari diren pazienteen unitatea Baionako Ospitalean. (Guillaume FAUVEAU)
Covidaren ondorioez osatzen ari diren pazienteen unitatea Baionako Ospitalean. (Guillaume FAUVEAU)

Datuek «itxura ona» dutela dio Koldo Garciak, baina pandemiaren amaiera iragartzen duten mezuek kezkatzen dute. «Beldurra ematen dit ez ote garen baikorregiak. Aurreko astean Nafarroan 5. olatua bukatutzat eman zuten eta batzuek pandemiaren amaiera bezala interpretatu zuten. Oraindik ere akats horiek egitea, arriskutsua da» nabarmendu du Garciak. 

Bi zientzialariek diote egoera epidemiologikoaren hobetzea, txertoari zor zaiola hein handi batean. Baina egiari zor, zalantza asko daude oraindik ere txertoek izan ditzaketen albo-kalteen inguruan. Hain zuzen ere, gero eta gehiago dira txertoa hartu ostean euren hilekoan aldaketak sumatu dituzten emakumeak; bereziki aldaketak jarioan. Zientziaren «ikuspegi androzentrikoa» berriz ere agerian gelditu dela azaldu du Santinek. Farmazia-enpresek ez zioten hilekoari erreparatu ere egin testatze fasean, baina Laura Baena Granadako ospitaleko emaginak egindako inkestak frogatu du galdetutako emakumeen erdiak aldaketak izan dituela hilerokoan txertoa hartu ostean. Ohi bezala, emakumeen beharrak baztertuak izan direla ondorioztatu du Santinek, «emakumeei bakarrik eragiten diguten albo ondorioak ez dira agertzen medikamentuen erabilera-orrietan». 

Mamuta berpiztuz

Etxeko lanak izango dituzte tertuliakideek hemendik aurrera. Astero haiek proposatutako gai bat ekarriko dute. Santinek urrun jo du aste honetako gaiaren bila, badelako duela 12.000 urte desagertutako mamutak berpiztu nahi dituen zientzialari talde bat. «Finantziazioa lortu dute Asiako elefanteak eta mamutengandik lortutako DNA elkartzeko. Hau da, mamut baten geneak jarri nahi dizkiote elefante bati» adierazi du zientzialariak. Deigarria zalantzarik gabe proiektua, eta are deigarriagoa proiektuaren zergatia Santinen arabera, «aldaketa klimatikoari aurre egitea» baitute helburu, «larre artikoa berreskuratuz».

Jaurlaritza Logoa