Zuzenean

Naiz Irratia
Elkarrizketa
Unai Fernandez de Betoño
EH Bilduren legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean

«Hemen ere desjabetzeak planteatu daitezke»

Hauteskunde orokorrekin bat, higiezinen enpresen menpe dauden 240.000 etxebizitza desjabetzearen alde egin dute berlindarrek, %56ko babesarekin. Bertan izan da EH Bilduren ordezkaritza bat. Neurria interesgarritzat duten arren, oraingoz «BOEk lehentasunez erostearen bideari» eusten diote koalizioan.

Audio_placeholder

«Hemen ere desjabetzeak planteatu daitezke»

Loading player...
Unai Fernandez de Betoño legbiltzarkidea Berlinen izan da EH Bilduko ordezkari gisa. (Endika PORTILLO/FOKU)
Unai Fernandez de Betoño legbiltzarkidea Berlinen izan da EH Bilduko ordezkari gisa. (Endika PORTILLO/FOKU)

Berlinen igande honetan burutu den galdeketaren oinarri berberak Euskal Herrirako baliagarriak izan daitezkeela dio Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak. Alegia, «interes orokorraren izenean» posible dela higiezinen jabe diren enpresen etxebizitzak desjabetzea, espekulazioari aurre egiteko. «Hemen ere desjabetzeak aplikatu daitezke. Espainiar Konstituzioak dio etxebizitzarena eskubidea dela eta desjabetzeak interes orokortzat jotzen diren edozein elementuren gainean gauzatu daitezkeela» azaldu du Fernandez de Betoñok.

Hala ere, momentuz hain muturrekoa ez den neurri baten alde egiten dute legebiltzarkidearen arabera, «Babes Ofizialeko Etxebizitzak lehentasunez erostea», gaur egun indarrean dagoen neurri bat alegia. «Jendeak badaki Eusko Jaurlaritzak baduela lehentasunez erosteko eskubidea. Baina Jaurlaritzak ez du inoiz gauzatzen. Azken sei urteetan 28 aldiz aldiz aplikatu dute eskubide hori; iruzur kasu oso argiak izan direnean», adierazi du Fernandez de Betoñok.

Erosketa horiek aurrera eramateko nahikoa diru badagoela nabarmendu du: 80 eta 90 miloi euro artean urtero, 600 bat etxebizitza erosteko.

Berlin aitzindari

Tokiko eta estatuko agintariez gain, etorkizunari begira aitzindari izan daitekeen neurria babestu zuten igande honetan alemaniar hiriburuko herritarrek. Etxebizitzak alokairuan dituzten etxejabe handiei etxe horiek desjabetzea erabaki dute; 240.000 etxebizitza inguru. 3.000 etxebizitza baino gehiago dituzten etxejabeak izango lirateke desjabetuko liratekeenak.  %56,4ko babesa jaso du baiezkoak eta ia bikoiztu egin du ezezkoa. 

Emaitza loteslea ez den arren emaitza aintzat hartzeko modukoa dela nabarmendu du Berlinen bertan izan den Fernandez de Betoñok, «hain argiak izan dira emaitzak ezingo diotela iskin egin. Oraintxe bertan pilota senatuaren teilatuan dago eta zerbait egin beharko luke desjabetzeak aurrera eramateko».

 

 

 

Jaurlaritza Logoa