Zuzenean

Ainara Rodriguez - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Agus Hernan
Foro Sozialeko koordinatzailea

Aieteko izpirituaren itzulera aldarrikatu du Foro Sozialak

Adostasunak eta desadostasunak sortu dituen plana da Lakuak aurkeztu berri duen Udaberri 2024. Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzaileak aintzat hartzen ditu dokumentuak preso eta biktimen arloan zehazten dituen erronkak. Nahiz eta, errelatoan «desadostasun handia» ikusi.

Audio_placeholder

Aieteko izpirituaren itzulera aldarrikatu du Foro Sozialak

Loading player...
Agus Hernan Hamaika telebistan.
Agus Hernan Hamaika telebistan.

Adostasunak eta desadostasunak sortu dituen plana da Udaberri 2024. Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzaileak aintzat hartzen ditu dokumentuak zehazten dituen erronkak. «Ondo identifikatzen ditu erronkak. Biktima guztien eskubideak: egia, justizia eta erreparazioa, zein ez diskriminazioan bizitzeko eskubidea».

Presoen salbuespenezko egoeraz ere, bidea «ondo» identifikatua dagoela zehaztu du. «Ondo identifikatzen du gaur egun zein izan behar den bidea, edo oraindik gainditzeko dagoen salbuespenezko egoera. Preso guztiak Euskal Herrian egotea, bigarren graduan, eta birgizarteratze prozesua».

Aldiz, memoria kritiko inklusiboan, errelatoan, sortu da eztabaida. «Desadostasun handia» ikusten du Hernanek, nahiz eta adostasun handiak egon «arlo gehienetan, eta desadostasuna egon arlo garrantzitsu batean».

«Zaila» dirudien arren, Aieteko izpirituaren itzulera aldarrikatu du Foro Sozialaren koordinatzaileak. «Sortu zen giro baikor bat, bai Aieten egon zirenen artean, bai egon ez zirenen artean ere. Badakigu oztopo handiak egon zirela, baina lortu zen».

Egoera bideratzeko, eztabaida politikotik «krispazioa» atera behar dela zehaztu du Hernanek. «Gaur egungo eztabaida markoa gainditu behar dugu. Pasa behar gera konfrontazio marko batetik, eraikitzaileagoa den beste marko batera».

«Komunikazio fakultatean aztertuko dute»

Arrasateko gertaerez, Agus Hernanek dio Sareren 7/2003 legearen eztabaida nola bilakatu den balizko omenaldi aztertua izango dela. Hala ere, 7/2003 legeari zentralitatea eman izana azpimarratzen du. «Entzun dugu Eusko Jaurlaritzari posizioa hartzen. Esaten, ez da posible bizitza osorako zigorra bideratzen duen lege bat oraindik martxan egotea».

Jaurlaritza Logoa