Naiz Irratia

ERC eta JxCat: taktika alderdikoiak elkarrizketa mahaiari begira

Asteazken honetan du bigarren saioa Kataluniako eta Espainiar Estatuko gobernuen arteko elkarrizketarako mahaiak. ERC eta JxCaten arteko desadostasunek hartu dute protagonismoa, ez baita JxCaten ordezkaririk izango. Giro nahasi honetan, Beñat Zaldua Garako kazetariak egin du egoeraren analisia.

Audio_placeholder

ERC eta JxCat: taktika alderdikoiak elkarrizketa mahaiari begira

Loading player...
Sánchez y Aragonès, en la reunión de junio. Este miércoles volverán a verse. (Ricardo Rubio | Europa Press)
Ekaineko bileraren ostean (irudian) berriz ere bildu dira asteazken honetan (irailak 15) Kataluniako eta Espainiar Estatuko Gobernuak (Ricardo Rubio | Europa Press)

Asteazken honetan bilera du bigarren aldiz, Kataluniako Gobernu eta Espainiar Estatuko Gobernuaren arteko elkarrizketarako mahaiak. Bigarren saio honetaz, «argazkia egiteko» aukera baino ez du espero Beñat Zaldua Garako kazetariak. Izan ere, ez dira negoziazio prozesu batean eman beharreko ohiko urratsak eman bileraren atarian. Ez dira helburu handiez eztabaidatzeko baldintzak emango Zalduak dionez, «ez dago inolako aukerarik akordio errealik lortzeko independentzia erreferendumaren inguruan. Baina denek dakite hori».

Elkarrizketaren atarian, itsasaldia iragarrita zegoen ERC eta JxCat, Kataluniako Gobernua ordezkatuko zuten alderdien artean. Eta iragarpenak bete dira, Junts mahaitik kanpo utzi baitu Pere Aragones presidenteak, lehenak proposaturiko mahaikideak, Jordi Turull, Jordi Sanchez eta Miriam Nogueras gobernuaren parte ez direla argudiatuta. Bi alderdi independentistak «Antzezpen kolektibo handi baten» erdian daude Garako kazetariaren arabera, taktika alderdikoiak «karikaturaraino» eraman baititu. Pedro Sanchez Espainiar Gobernuko presidentea bitartean «krispetak jaten, ikuskizuna ikusten ari da» Zalduak ondorioztatu duenez.