Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Elkarrizketa
Aitziber Garmendia
Aktorea

Aitziber Garmendia: «Errua da dagoen sentimendurik itxusiena, ustelena»

Abuztuan, Aitziber Garmendia aktoreak sare sozialen bidez aipatu zuen, duela 14 urte, bere bikotekideak buruaz beste egin zuela. Txioak dio garrasi mutua eta errua sentitu zuela. Baita ere, «garaia dela gauza hauetaz hitz egiten hasteko».

Audio_placeholder

Aitziber Garmendia: «Errua da dagoen sentimendurik itxusiena, ustelena»

Loading player...
Aitziber Garmendia aktorea. (Maialen Andres/FOKU)
Aitziber Garmendia aktorea. (Maialen Andres/FOKU)

Urteetan zeharkako aipamenak egin ostean, NAIZ irratian azaldu du nolatan egin zuen publiko bikotekidearen suizidioa. «Kostata, 14 urte pasa ta gero, erabaki nuen bazela garaia gertatutakoa bere gordinean azaleratzeko». «Naturaltasunez» kontatu zuela aipatu du.


Txioa birala bilakatu zen. Ondorioz, Garmendiak dio erantzuna baikorra izan zela. «Sekulako babesa jaso nuen, baina egia da espero ez nuen tsunami bat izan zela».

Suizidioaz «naturaltasunez» hitz egin behar dela aldarrikatu du aktoreak. Hedabideetan gaiak azken aldian jaso duen trataera baikorki ikusten du. «Azken aldian ikusten ari naizenarekin ikaragarri pozik nago. Iruditzen zait gaiaz behar den naturaltasunarekin hitz egiten ari zaretela, morborik gabe. Estigma hori kentzeko lehenengo pausoa da».

Bide berean, ezinbestekoak jo ditu Biziraun bezalako taldeak. Agustin Erkiziaren bitartez izan zuen elkartearen berri, mahai inguru batzuetan parte hartzeko gonbidapena jasoaz. Hasieran, bertigoa ala beldurra sentitu arren, «bultzada» izan zen Garmendiarentzat «aske eta lasai hitz egiteko».

Irailak 10 suizidioaren prebentziorako mundu mailako eguna da. Honi lotua dator Aitziber Garmendiaren azken txioa. Sareetan azaldu du suizidioa soka luze baten muturra dela eta puntu honetara iritsi arte berebizikoa dela osasun mentala zaintzea. «Osasun mentalak ikaragarrizko garrantzia du. Ez dakit orain arte edo ez garen konturatu, ez dugun konturatu nahi izan edo beste alde batera begiratu dugun. Bada gai tabua, ez bakarrik suizidioa, osasun mentala. Estutasuna ematen digu esateak terapiara joaten garela». Hezkuntzatik hasten da zaintza mentala Garmendiarentzat.

Jaurlaritza Logoa