Zuzenean

Ainara Rodriguez-Hegoi Belategi

Asier Blas [EHU]: «Irailaren 11ren ostetik dugun mundua nahiko desberdina da»

Larunbat honetan 20 urte beteko dira 2011ko irailaren 11ko erasoez. Urteurrenaren bezperan Asier Blas EHUko irakasle eta ikerlaria izan da Naiz Irratian, erasoak nazioarteko egituran izan zuen eraginaz hausnartzeko.

Audio_placeholder

Asier Blas [EHU]: «Irailaren 11ren ostetik dugun mundua nahiko desberdina da»

Loading player...
Un hombre ondea en la Zona Cerno una bandera de EEUU que contiene los nombres de todas las víctimas del 11S. (Spencer PLATT/AFP PHOTO)
Un hombre ondea en la Zona Cerno una bandera de EEUU que contiene los nombres de todas las víctimas del 11S. (Spencer PLATT/AFP PHOTO)

«Zalantzarik gabe irailaren 11ren ostetik dugun mundua nahiko desberdina da, nahiz eta aurrekoaren jarraipena den», dio Asier Blas Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak. 2001eko irailaren 11ko erasoek, AEBeko gobernuak uste zuena baino luzeagoa izan den gatazka odoltsu bati eman zioten hasiera, 20 urte eman baititu gerran AEBk Afganistanen, eta «hori ez da inoiz gertatu historian», Blasek gogorarazi duenez. Batzuk esango dute gerra hura, New Yorken hasi zela prestatzen, biktima gehienak ordea, betikoak, afganiar herritarrak.

Bitxia da patua. Irailaren 11ko erasoek gaurkotasun osoa berreskuratu dute 20. urteurren honetan, AEB Afganistandik erretiratu delako, edota beste ikuspegi batetik begiratuta, talibanek kanporatu dituztelako. Gerra doktrina berri baten hasiera eman zen Afganistanen. «Atentatuen osteko doktrina gerra iraunkorra izan da, War on terrorism edota terrorismoaren aurkako gerra. Afganistan izan zen lehenik gero etorri zen Irak, eta hortik aurrera beste operazio militar batzuk», azaldu du Blasek.

Baina bi hamarkada igarota, estrategiak huts egin du EHUko irakaslearen ustez, AEBk atzera egin duelako «bere harreman ekonomikoetan» eta Txinak hartu duelako haiek utzitako espazioa. Industria militarra izan da akaso onuradun nagusia eta haiek ere ohartu dira ez dela eraginkorra estrategia; «gastua oso handia da lortzen dituzten emaitzentzako», Blasen esanetan.

Hamarkadak iraun dituen xake partida honetan, pieza batzuk, izan herrialde edo mugimendu erlijioso eta politikoak jarri eta kendu dira. Baina ezin da ahaztu badirela partida odoltsuan kateatuta dauden milioika herritar.

Jaurlaritza Logoa