Zuzenean

Ainara Rodriguez-Hegoi Belategi

Jonatan Garcia [Tubacex]: «Murrizketak egin nahi dituzte euren poltsikoak betetzeko»

Akordiorik gabe amaitu da Tubacexen, Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientearen inguruko negoziazioa. Kaleratutako 129 langileak bete-betean berrartu arte negoziatzeko gutxi dagoela dio Jonatan Garcia enpresa batzordeko kideak.

Audio_placeholder

Jonatan Garcia [Tubacex]: «Murrizketak egin nahi dituzte euren poltsikoak betetzeko»

Loading player...
Greban 210 egun daramatzaten Tubacexeko langileek elkarretaratzea. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)
Greban 210 egun daramatzaten Tubacexeko langileek elkarretaratzea. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)

EAEko Justizia Auzitegiak jatorrizko Enplegu-Erregulazioko Espedientea baliogabetu ostean, amaitu da zuzendaritzak eta langileek Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espediente bat adosteko epea. Ez dute akordiorik lortu. Zuzendaritzak kaleratutako 129 langileak beren lanpostuetan berronartuak izan arte, ezer gutxi negoziatzeko dutela esan du Jonatan Garcia enpresa batzordeko kideak, «behartuta negoziatu dugula esan dezakegu, legeak agintzen duelako, baina joateko eskatu ziguten eta joan gara». Negoziazioetan ez zuten langileentzako onurarik ikusi. «Alde guztietan murrizketak egin nahi dituzte. Murrizketak egin nahi dituzte euren poltsikoak betetzeko» dio Garciak.

Lan erregulazio espediente berriak lanaldiaren «%70era arteko murrizketa» eragingo luke langile guztiengan enpresa batzordeko kidearen esanetan eta enpresak berak erabakitako baldintzetan. Bestalde, zuzendaritzak astearte honetan jakinarazi zuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari Auzitegi Gorenean jarritako helegitea kentzeko prest dagoela, beti ere, bere baldintza propioekin; bi aldeek lantokien bideragarritasuna bermatzeko akordio bat lortzea. Enpresaren jarrera ikusita, helegitearen inguruan «esperantza gutxi» dute Garciak aitortu duenez. Aurrera pausuen faltan, eta 129 langileak euren lanpostuetatik kanpo izanda oraindik, «gatazkaren hasierako toki berberean» daudela ondorioztatu du.

129 kaleratuen lanpostuak bermatu gabe eta ondorio guztiez jakitun, greban jarraitzea baino ez zaie gelditzen langileei Jonatan Garcia Tubacexeko enpresa batzordeko kidearen arabera.

Jaurlaritza Logoa