Zuzenean

Oinatz Aizpuru-Hegoi Belategi

Lurdes Imaz [EHIGE]: «Eskoletan baztertutako erronkei heltzen hasi behar gara»

Hezkuntza komunitate osoak bat egitearen beharraz hitz egin du Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak, ikasturte berriaren hasieran. Segurtasun protokoloa «malgutu» ahala bestelako arazoei erreparatzeko unea iritsi dela deritzo.

Audio_placeholder

Lurdes Imaz [EHIGE]: «Eskoletan baztertutako erronkei heltzen hasi behar gara»

Loading player...
Bilboko ikasgela bat. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Bilboko ikasgela bat. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Lurdes Imaz, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioko koordinatzailearengana jo du Naiz Irratiak ikasturte berriaren hasieran. EHIGEn uste dute egoera epidemiologikoak hobera egitearekin batera, pandemiaren ondorioz baztertutako arazo larriei heldu behar zaiela. «Segurtasun protokoloez gain, arazo larriagoak ditugu hezkuntzan. Euskarak nabarmen egin du atzera, digitalizazio arloan asko dago egiteko... bada garaia covidaz hainbeste ez hitz egiteko eta erronka horiei ere heltzeko».

EAEn eta Nafarroan segurtasun protokoloak arinduko direla aurreikusten du Imazek,  «pixkanaka-pixkanaka malgutasun bat ikusten ari gara». Eta pozik adierazi du, gurasoek parte hartzeko espazioa gehiago izango dituztela, «gurasook aukera izango dugu eskolan sartzeko, parte hartzeko eta ohiko formakuntzak egin ahal izateko».

Jaurlaritza Logoa