Zuzenean

Peli Lekuona-Ainara Rodriguez

Hipikarik Ez plataformarentzat Ziudadelako zaldiketa Iruñeko testuingurutik kanpo dago

Gaur hasiko da «Gran premio Las Murallas» zaldiketa froga Iruñean. Zalaparta dakarren ekitaldia da. Oposizioko alderdiek honen kudeaketa salatu dute eta 'Hipikarik Ez' izeneko plataforma eratu da, jardunaldia salatzeko.

Audio_placeholder

Hipikarik Ez plataformarentzat Ziudadelako zaldiketa Iruñeko testuingurutik kanpo dago

Loading player...
Aimar Senosiain Hipikarik Ez plataformaren aurkezpen ekitaldian. (Idoia Zabaleta)
Aimar Senosiain Hipikarik Ez plataformaren aurkezpen ekitaldian. (Idoia Zabaleta)

San Ferminak ordezkatzen dituen ekitaldietako bat da «Las Murallas» izeneko zaldiketa froga. Hipikarik ez plataformak kirol froga salatu du NAIZ Irratian, honek susta dezakeen eredua zalantzan jarriaz. «Hiri eredu zehatz bati erantzuten dio, inposatu nahi duten eredu bat. Lehen momentutik, Udalaren moduak eta kudeaketak zerikusi gutxi izan dute Iruñeko herri mugimenduak egin duenarekin urteetan zehar. Horren erakusle da San Ferminetako mahaia ez dutela kontuan hartu»

Plataformak salatu du eliteei bideraturiko ekitaldia dela, hauei «protagonismoa» emanez. Baita ere zaldien erabilera salatu dute. Animalien erabilpenak ez diola «eredu askatzaile bati erantzuten» zehaztu dute.

Oposizioko alderdiek egin bezala, Hipikarik Ez plataformak frogaren kudeaketa ekonomikoa salatu du. Frogak 200.000 euroko kostua izango duela aipatu du Aimar Senosiainek

«Iluntzat» definitu du plataformak zaldiketaren kudeaketa. Izan ere, zaldiketa ostean, arduradun politiko eta antolatzaileen harremanak salatu zituen oposizioak. Juan José Echeverria, Iruñeako hirigintza zinegotzia Nafarroako Hipika Federazioko batzordekidea da eta UPNko Amaya Otamendi zinegotzi ohiak burutu du kirol froga gauzatzeko eskaera zein instalakuntzen diseinua.

Kirol froga salatzeko, elkarretaratzea burutuko du gaur asteazkenean Hipikarik Ez plataformak, 19.00etan, Baluarte parean. Ondoren, bizikletaz inguratuko dute kirol eremu bilakatu den Ziudadela. Ez dute ekintza berririk baztertzen hurrengo egunetarako.

Jaurlaritza Logoa