Zuzenean

Ainara Rodriguez-Miren Mujika

Imanol Rodriguez [ESK]: «Osakidetzaren kontratazio araudia xenofoboa da»

ESK sindikatuak Osakidetzaren jarrera xenofoboa salatu berri du. Izan ere, diotenez, instrukzioa jaso dute migrantea den pertsonala kanporatzeko, eta antza, Osakidetzatik bertatik dator agindua. Salaketaren funtsean sakontzeko, Imanol Rodriguez izan dugu gurean, ESK sindikatuko kidea.

Audio_placeholder

Imanol Rodriguez [ESK]: «Osakidetzaren kontratazio araudia xenofoboa da»

Loading player...
Osakidetzako langileen manifestazioa Bilbon, pasa den urtarrilean, greba orokorraren baitan. (Marisol RAMÍREZ/FOKU)
Osakidetzako langileen manifestazioa Bilbon, pasa den urtarrilean, greba orokorraren baitan. (Marisol RAMÍREZ/FOKU)

Osakidetzak langile migranteak kanporatzea eta hauek ez kontratatzeko agindua salatu du ESK sindikatuak. Imanol Rodriguezek azaldu du Arabako Osasun Mentalen Saretik jaso zuten berria. ESK sindikatuak argi du: kontratazio araudi xenofoboa darabil Osakidetzak: «Gure ustetan, Osakidetzaren kontratazio araudia xenofoboa da; komunitatetik kanpokoak ez baitituzte kontratatzen», azaldu du. Gehitu du gainera, pandemia hasi zenetik langile beharrean dagoela Osakidetza, eta bi urtez langile hauek «esplotatu» ostean, kalera bidali dituztela.

Are gehiago, Rodriguezek nabarmendu nahi izan du, Osakidetzak langile beharra izanagatik ere, ez duela inongo asmorik komunitatetik kanpoko pertsonak kontratatzeko: «Esan diete, araudiak dioenez, ez dituztela inoiz kontratatuko». Jakinarazi du, egoera honetan dauden langileen hiru kasu iritsi zaizkiela, baina ziur daude gehiago ere izango direla: «Osakidetza hain handia izanik, ziur gaude langile gehiago egongo direla egoera horretan».

Baieztatu du, halaber, langile bat Osakidetzan sartzen denean, gainontzeko langileen baldintza beretsuak izaten dituela. Baina haserre mintzo da esanez ez dela bidezkoa langile horiek bi urtez esplotatu ondoren kaleratzea: «Haien lanaz aprobetxatu da Osakidetza, eta bi urteren buruan kaleratu dituzte; hori ez da bidezkoa».

Rodriguezek amaitu du esanez, ESK sindikatuak Osakidetzari eskatzen diola kontratazio irizpideak alda ditzala, komunitatetik kanpoko pertsonak ezin baitira kalean gelditu: «Osakidetzari exijitzen diogu kontratazio irizpideei beste buelta bat eman diezaiela, komunitatetik kanpoko langileek ere eskubidea dutelako bertan lan egiteko».

Jaurlaritza Logoa