Zuzenean

Saseta defentsa-sistema, 1936ean Gipuzkoako mendietan egin zen lehen erresistentzia antolatua

Gerra zibilean gertatutakoa ez ahazteko behintzat, Zizurkil eta inguruko memoria historikoa berreskuratzen eta hedatzen jarduten dute Aranzadi Zientzia elkarteak eta Hernandorena Kultur Elkarteak. Saseta defentsa-sistemaz aritu gara Aranzadiko Manex Arrastoa eta Hernandorenako Joxi Azkuerekin.

Audio_placeholder

Saseta defentsa-sistema, 1936ean Gipuzkoako mendietan egin zen lehen erresistentzia antolatua

Loading player...
Aranzadiko arkeologo eta bolondresak Sasetako lubakian lanean. (Jon URBE/FOKU)
Aranzadiko arkeologo eta bolondresak Sasetako lubakian lanean. (Jon URBE/FOKU)

Arazandi zientzia elkarteko kide Manex Arrastoaren esanetan Saseta defentsa-sistema «Gipuzkoako mendietan egin zen lehen erresistentzia antolatua da», dokumentatuta eta ikertuta dagoena. Antolakuntza defentsa-sistema hau «oso goiztiarra» izan zen, 1936ko uztailaren 18an Estatu kolpea jo eta hilabetera sartu baitziren frankistak euskal lurraldeetara, eta herrietan beharrean, mendietan aurkitu zuten babeslekua. Antolakuntzaren buru Kandido Saseta izan zen, bertatik defentsa-sistemaren izena.

Azken bederatzi udak pasa dituzte gunea industen, Euskal Herritik etorritako boluntarioekin egin dute lan eta indusketa-lanak Julien Blanco eta Alba Peña arkeologoen gidaritzapean egin dira. Kontuz eta mantso egin beharreko lan hauek dirauten bitartean, batera bizi eta ikasten dute denek Aranzadik antolatzen dituen egonaldietan. Arrastoaren arabera «taldean giro ona egotea oso garrantzitsua da». Ikasle direnei ezagutzak praktikan jartzeko aukera ematen diete horrelako indusketek.

Hernandorena Kultur Elkarteak herrian gertatu den orori heldu dio orain dela urte askotatik, eta Aranzadik Sasetakoari buruz eskainitako informazioarekin ekitaldi eta hitzaldiak antolatu izan dituzte herritarren artean kontzientzia zabaltzeko. Esaterako, 2011ean altxamenduaren 75. urteurreneko omenaldiaz emozioz hitz egiten du oraindik Azkuek, biktimei eta familiei merezitako errekonozimendua aitortu baitzien. 1936tik aurrera gertarazitakoa «Gerra Zibil bat ez, altxamendu militarra» izan zela ziurtatzen du Joxi Azkuek eta bertakoek jasandako errepresio guztia azaleratzeko egiten dutela lan.

Jaurlaritza Logoa