Zuzenean

Naiz Irratia

Xabier Urdangarin: «Herritarren beharrei ez die erantzuten zerbitzuak»

Autobusaren kontzesio berriak ekarri dituen murrizketekin kexa ugari jaso dituzte Astigarragako udalean. «Matematikekin garbi dago murrizketak direla», esan du Xabier Urdangarinek, Astigarragako alkateak. Murrizketek mugikortasun aldetik baliabide gutxien dutenei eragiten diela azaldu du.

Audio_placeholder

Xabier Urdangarin: «Herritarren beharrei ez die erantzuten zerbitzuak»

Loading player...
Autobus zerbitzuan murrizketak salatu dituzte eskualdeko herritarrek
Autobus zerbitzuan murrizketak salatu dituzte eskualdeko herritarrek

Uztailaren 1ean Gipuzkoako Buruntzaldeako hainbat herritan autobus zerbitzuaren kontzesio berria jarri zen martxan, baina martxan jartzearekin bat murrizketak eta informazio falta salatu dituzte herritarrek, sindikatuek eta udalek.

Egoera pairatzen ari denetako bat Astigarraga da. Xabier Urdangarin alkateak esan duenez, kexa asko jaso dituzte. Herritarrak batzarrera deitu zituzten eta 80 bat joan ziren. Murrizketak mugikortasun aldetik baliabide gutxiago dutenek pairatu dute: «%80 emakumeak eta kaltetuenak lanea donostira joan behar dutenak». Gainera, kontuan hartuta Astigarragako 12 urtetik gorako ikasleek beste herrietara joaten direla ikasketekin jarraitzera, irailean «egoera okertuko» dela uste dute.

Ostegunean bilera egin zuten Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin. Esan zieten atzerapenak konponduko zituztela, eta ikuskizun daude. Zehazki, uztailaren 1etik aurrera lehengo zerbitzuarekin alderatuz %20 bidaia gutxiago dituzte eta geltoki kopurua murriztu diete. Ospitalera ez dute garraio publikorik ezta Donostiako hainbat auzotara ere.

Halaber, kontzesio berriaren nondik norakoak lurraldebuseko webgune bidez bezperan jaso zutela salatu du. Aldundiak autokritika egin du eta «ona» dela hori esan du Urdangarinek. Aitzitik, «autokritiken gainetik ahalik eta azkarren hobekuntzak egin eta zerbitzu duin bat» ezartzeko eskatu du.

Jaurlaritza Logoa