Zuzenean

Miren Mujika Telleria

Itsaso Astobiza: «Migranteek pairatzen duten egoera salatzea da gure helburua»

Mugak Zabalduz karabana aurten Kanariar uharteetara joango da. Seigarren edizioa dute aurtengoa eta partehartzaileak Iberiar penintsulatik, Balear irletatik eta Italiatik abiatutakoak izango dira.

Audio_placeholder

Itsaso Astobiza: «Migranteek pairatzen duten egoera salatzea da gure helburua»

Loading player...
Mugak Zabalduz Karabana
Mugak Zabalduz Karabana

Kanariar uharteetan izango da Mugak Zabalduz karabana uztailaren 24ra bitarte. Eta, aurreratu duenez, hainbat helburu barnebiltzen ditu: alde batetik, giza eskubideen urraketak zein desplazamendu behartuak salatzea; eta bestetik, politika migratorio, komertzial eta nazioarteko alternatiboak aldarrikatzea.

Gaur 50 lagunek Loiun hartuko dute hegazkina Gran Kanariarako bidean. Guztira 350 lagun elkartuko dira han eta %30 euskal herritarra da. Datu makur bat ere eman dute hala ere, urtea hasi denetik gutxienez, 1.851 lagun hil dira Europara iritsi nahian. Mugak Zabalduz karabanak Europar Batasunari eta bere migrazio politika hiltzaileei egozten diete heriotza hauen errua, eta horren berri emateko, karabana honetan parte hartuko duen lagun bat izan dugu gure artean, Itsaso Astobiza.

Kanarietara abiatzeko dagoeneko motxila eginda duela aipatu digu, baina azaldu digu baita ere, zein den aurten kanariar uharteetara joateko arrazoia: «Ikusita aurten zer gertatzen ari den kanarietan, pentsatu genuen horretan ere fokua jarri behar genuela: nola tratatzen dituzten kartzela antzeko zentroetan, nola urratzen dituzten giza eskubideak...»

Ez da, ordea, Mugak Zabalduz ekimenaren lehen edizioa, baina helburuak berbera izaten jarraitzen du sortzetik: migranteekin gertatzen ari den masakrea salatzea: «Migranteak Kanarietako kartzela horietan pairatzen duten egoera salatzea izan da hasieratik gure helburua».

Esan bezala, ez da lehen edizioa aurtengoa, baina aurrez egondako leku guztietan egoera hauek errepikatzen direla berretsi du Astobizak: «Leku askotan egon gara eta denetan ikusi dugu gauza bera; Sizilian, adibidez. Iristen dira, sartzen dituzte zentroetan eta ez diete hortik ateratzen uzten».

Aurtengoa oso programa sendoa dutela azaldu digu, bestalde, Astobizak, hainbat ekimen baitituzte lotuta: «Bertako elkarteekin lan egiten saiatzen gara. Igandean, adibidez, manifestazioa dugu, eta Las Palmaseko paseo maritimoa okupatuko dugu. Gainera, badugu tartea hango elkarteekin hitz egiteko, migranteekin hitz egiteko».

Honen aurrean, erakundeei joan etorriek askeak behar dutela izan adierazi nahi dietela esan du Mugak Zabalduz ekimeneko kideak, dioenez, Europatik ari baitira mugatzen Afrikako joan etorriak: «Erakundeei helarazi nahi diegu militarizazioarekin amaitu behar dugula, armak saltzen ari baikara Afrikan, beraien baliabideak ustiatzen, eta gainera, ez diegu uzten hona etortzen».

Osasun egoerari dagokionez, neurriak hartuko dituztela azaldu du Atobizak, oso argi baitute kontrolpean izan behar dutela egoera eta zuhurtziaz jokatu.

Jaurlaritza Logoa