Zuzenean
Robert Filliouren esanetan «artea da bizitza artea bera baino interesgarriagoa egiten duena».
Landa eremuan arterik egin daiteke? Landa eremuan arterik egin daiteke landa eremukoentzat? Landa eremuan arterik egin daiteke landa eremukoentzat landa eremukoa izanda? Galderak formulatzen jarraitu aurretik, Anne ibañez Guridi eta Marc Badal bisitatuko ditugu. Kanpoko Bulegoa izeneko proiektuan dabiltza buru-belarri eta bulego horretatik bertatik ikusiak kontatuko dizkigute.
Arte mundutik harago, elikadura, modu osatuan ulertuta, egoera ekosozialaren gakoetako baten gisa ari da azaleratzen. Barnean baditu, ordea, gai konplexuak eta horietako bati heldu nahi diogu NOR talde antiespezistako kide den Maialen Saguesekin. Aipagai izango ditugu dieta belarjaleak.
Arteak elikatzen gaituelako eta elikadura bera ere arte delako, hastera doa Gelditu Makinak saioaren bigarren denboraldiko 18. atala.