Zuzenean

Naiz Irratia

Umorez betetako bi denboraldiren ostean, agur esan du Barre Librea saioak

Atzo iluntzean eman zioten amaiera Barre Libreari. Behin betirako esan diote agur saioari. Espero gabe iritsi zen berria, baina bukaera bikaina eman zioten. Horretaz eta beste zenbait kontutaz aritu dira NAIZ irratian Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.

Audio_placeholder

Umorez betetako bi denboraldiren ostean, agur esan du Barre Librea saioak

Loading player...
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola

Garmendiak esan duenez, talde txikia du Barre Libreak, baina baita atzetik ikaragarrizko lana ere. Bi denboraldi egin dituzte, eta azaldu duenez, saioa kalitatez jaisten hasi aurretik erabaki zuten momentu egokia zela programari amaiera emateko: «Genero honek badu iraungitze data bat, iristen baita momentu bat non ezinezkoa den astero-astero bakarrizketa berri bat idaztea».

Sortzerako garaian espero ez bazuten ere, ezin da zalantzan jarri saioak berak izan duen sona eta oihartzuna. Sare sozialetan betirako agurra iragarri eta mezu andana jaso zituzten, arrakasta horren tamaina neurtzeko balio izan dutenak.

Hala ere, azken egunotan, sare sozialetan bolo-bolo ibili da gai bat Aitziber Garmendia asko haserrarazi duena. Izan ere, La Chocita del Loro antzokiko zuzendari den Laura Sanchezek esan zuen emakumeek umorea soilik biktima posiziotik edo paper «oso feminista batetik» egiten dutela. Eta, hitz horien aurrean, haserre agertu da Garmendia: «Emakume baten ahotik entzuteak, gainera, are gehiago haserrarazi nau».

Barre Librean jende asko izan da umorea egiten, eta Jon Plazaolak harro dio, gehiengoa emakumeak izan direla: «Bakarrizketen mundua esparru maskulinotzat jo izan da beti, baina harro diot, gurean, gehiegoa emakumeak izan direla».

Barre Librearen azken saioa izan zen, beraz, atzokoa. Baina, hala ere, bai Aitziber Garmendiak eta bai Jon Plazaolak baieztatu dute, oraindik behintzat, ez direla joango gure etxeetako pantailetatik.

Jaurlaritza Logoa