Zuzenean

Bigarren Kafea

Etxahun Galparsoro: «Minak transmititu egiten dira»

Audio_placeholder

Etxahun Galparsoro: «Minak transmititu egiten dira»

Loading player...
Etxahun Galparsoro.
Etxahun Galparsoro.

Etxahun Galparsoro Ansola historialariak bere senide Marcelino Bilbaoren memoriak idatzi zituen ‘Bilbao en Mauthausen’ liburuan. Hiru osaba izan ditu erbesteratuta Galparsorok eta horietako bat zen Marcelino Bilbao, berarengandik jaso izan ditu erbestearen inguruko kontuak. «Ume-umetatik oso gertukoa eta etxekoa zaidan kontu bat da deportazioarena», esan digu.

Bilbaoren bizitza jasotzeak bultzatu du Hirugarren Reicheko kontzentrazio esparruetan erbesteratutako errepublikarrak ikertzera. 253 hego euskal herritar deportatu egon ziren kontzentrazio eremuetan, iparraldeko beste asko egon ziren, «baina hauek jaso zuten bere garaian merezi zuten herriaren eta instituzioen aitortza».

Erbesteratutako euskaldunen historia eta istorioak kontatu dizkigu, memoria historikoaren garrantziaz aritu da eta aintzatespenaren bidez ematen diren pausuez hitz egin digu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa