Zuzenean

Bigarren Kafea

AMAK: «Ez genuen asmorik, ez talde osatzeko, ez eta diskoa egiteko ere»

Audio_placeholder

AMAK: «Ez genuen asmorik, ez talde osatzeko, ez eta diskoa egiteko ere»

Loading player...

Lau soinu, lau pandero, lau ama, lau emakume eta hamaika doinuk osatzen dute AMAK; Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solanok sortutako taldea. 

AMAK taldeko kideek zapaldu ez duten plaza gutxi izango ditu Euskal Herriak; trikitixarekin eta panderoarekin dantzan jarri gaituzte guztiak. Izan Alaitz eta Maiderrekin, Maixa ta Ixiarrekin, Kristina eta Amaia, M-n Ezten eta beste hainbat proiekturekin; euskal musikaren oroimen kolektiboan maitasun osoz gordeta ditugun makina bat doinuren sortzaileak dira. 1990. hamarkadan trikitixak bizi izan zuen loraldiaren protagonista nagusiak izan ziren, ordura arte gizonezkoena zen munduan lekua egin eta erreferente bilakatuz.

Urte batzuk igaro dituzte komunikabideen fokutik kanpo, baina 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian kasualitatek elkartu zituen, eta askotan gertatzen den legez, zita hark jarraipena izan du; «inongo momentutan ez genuen asmorik, ez talde osatzeko, ez eta diskoa egiteko ere» aitortu digu Maixa Lizarribarrek. Baina nahigabe kasik, iritsi zen taldea eta iritsi da diskoa, 'AMAK' (2021). 

2018tik hona prozesua oso naturala izan da, «emanaldietatik kontzertuak iritsi ziren, eta kontzertuetatik diskoa» esan digu Kristina Solanok. Urrian hasi ziren sortze-lanetan, eta Gabonetan estudiora sartu ziren diskoa grabatzera.

Karmele Jaio eta Onintza Enbeitak letrekin lagundu diete, diskoan instrumentu gehiago sartu dituzte, baina ez dute bandarik. «Apustu handia izan da, baina argi genuen horrela izango zela» esan digu Solanok. 

Bigarren Kafera gerturatu dira Kristina Solano eta Maixa Lizarribar, eta lasaitasun mezu bat helarazi digute: «iraungitze-data dauka taldeak, baina ez dakigu noiz»

 

Jaurlaritza Logoa