Zuzenean

Hegoi Belategi

«Chiviteren gobernuak administrazio elebakarra babestu nahi du»

PSNk eremu ez euskaldunean euskararen ezagutzak baliorik ez duela izango jakin ostean, Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kideak aferaren inguruan duten iritzia eman du Naiz Irratian. Gobernuak Nafarroako Kontseiluak ebatzitakoaren aurka egin duela nabarmendu du Otanok.

Audio_placeholder

«Chiviteren gobernuak administrazio elebakarra babestu nahi du»

Loading player...
Maria Chivite Nafarroako presidentea, legebiltzarrean. (Iñigo URIZ/FOKU)
Maria Chivite Nafarroako presidentea, legebiltzarrean. (Iñigo URIZ/FOKU)

Nafarroako delako eremu ez euskaldunean, euskararen ezagutzak ez du punturik emango, atzerriko zenbait hizkuntzen ezagutzak ordea bai. PSN da jarrera honen bultzatzaile nagusia Foru Gobernuarengan. Erabaki horren atzean, euskara eremu ez euskaldun eta mistoko administrazioetatik desagerrarazteko nahia dagoela dio Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kideak «Chiviteren gobernuak administrazio elebakarra babestu nahi du. Osasunbidearen zerbitzua ere eremu ez euskaldunean elebakarra da eta eremu mistoko administrazioa ia ia guztiz elebakarra da».

‘Chivitek azalpen bat zor digu’ izenburupean argitaratu zuen Joseba Otano berriki iritzi artikulu bat GARA egunkarian. Azalpen horren inguruan galdetuta Otanok azaldu duenez, gobernuak «komodin moduan» erabiltzen du erakunde hau, izan ere, Nafarroako Kontseiluak esandakoa «ez du kontuan hartu», euskararen balioari dagokionez. Ohikoan, Kontseiluak euskararen normalizazioaren aurkako ebazpenak ematen ditu. Kasu honetan baina, aldeko jarrera izan du, «kasu honetan esan zuen euskararen ezagutza puntuatzea zilegi zela. Agian azaldu beharko du Chivitek zergatik ez dioten kasurik egiten» ondorioztatu du Otanok.

Jaurlaritza Logoa