Zuzenean

Hegoi Belategi

Pfizerren ala Astra Zenecaren bigarren dosiaren polemika, herritarren hitzetan

60 urte azpiko herritar askok galdera honi erantzun behar izan diote, prozesua Astra Zenecarekin osatu ala erakunde publikoek diotena bete eta Pfizerren bigarren dosia hartu? hiru irakaslek euren testigantza eskaini diote Naiz Irratiari.

Audio_placeholder

Pfizerren ala Astra Zenecaren bigarren dosiaren polemika, herritarren hitzetan

Loading player...
Gizon bat Illunbeko txertaketa gunean. (Gorka RUBIO I FOKU)
Gizon bat Illunbeko txertaketa gunean. (Gorka RUBIO I FOKU)

Astra Zenecaren txertoak 60 urtetik beherakoen artean odol bilduak sor zitzakeela eta enpresaren hornidura gabeziak argudiatuta Espainiar Gobernuak bigarren dosia Pfizerrena ematea erabaki zuen, Astra Zenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako pertsonei.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza erabat lerratu zen Madrilek ebatzitakoarekin eta Astra Zenecaren dosi eskasiaz ohartarazi zuen. Eneko Fernandez, Junkal Susperregui eta Erika Lagoma irakasleak dira eta hirurek txerto baten ala bestearen arteko hautua egin behar izan dute. Fernandezek eta Susperreguik, Astra Zenecaren bigarren dosia hartzea erabaki zuten, eta Susperreguik zehaztu duenez «prozesu nahiko azkarra» izan da. Lagomak berriz bide askoz ere korapilatsuagoa egin behar izan du prozesua burutzeko; «labirinto» bat izan dela dio.

Jaurlaritza Logoa