Zuzenean

Naiz Irratia

Munduan diren euskal ikerlarien pistari segika

Cambridgen doktoretza egiten ari den Simone Eizagirrek mezua bidali zuen twitter bitartez: «Munduan dauden euskal ikerlarien haria has dezagun!»; eta euskal ikerlarien artean hartu-emanetan jartzeko dei horrek izan du segida. Berarekin batera, gurean izan dugu Dublinen den Fermin Alvarez ere. 

Audio_placeholder

Munduan diren euskal ikerlarien pistari segika

Loading player...
 Atzerrian ezagunak dira euskal ikerlariak Simone Eizagirre eta Fermin Alvarezek azaldu digutenez
Atzerrian ezagunak dira euskal ikerlariak Simone Eizagirre eta Fermin Alvarezek azaldu digutenez

«Atzerrian ikerketa egiten dauden euskaldun gehiago ezagutu nahi nituzke. Non zabiltza eta zertan datza zure zientzia?». Simone Eizagirrek munduan zehar barreiatuta diren euskal ikerlariekin kontaktuan jartzeko baliatu zituen bere sare sozialak. Doktoregaia da bera Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish laborategian; argi-iturri kuantikoen propietate magnetikoak eta optikoak ikertzen ditu, etorkizuneko teknologia kuantikoan aplikatzeko. Euskaraz «nahi baino gutxiago» aritzen da, ordea, eta ezintasun horrek eraman zuen txio hori idaztera. «Euskal ikerlarien artean saretzea eta harremantzea oso interesgarria iruditzen zait, bakoitza zertan ari den ezagutu ahal izateko», dio. 

«Ideia oso interesgarria» zela iritzita erantzun zion txioari Fermin Alvarez zarauztarrak. Dublinen dago bera, Trinity College unibertsitateko geologia departamentuan. Atlantikoan azken 2000 urtean eman diren itsas maila aldaketak ikuskatzen ditu, egungo itsas-mailaren igoera ulertzeko.

Balorean jarri dute biek euskal ikerlarien lana; harrotasunez kontatu dute euren lantokietan badutela zenbait euskal ikerlariren berri eta hori «zerbaiten seinale» dela diote. Edonola, nahiko lukete arduradun politikoek arlo honetan gehiago inbertituko balute.

Pandemia eta zientzia

Uste dute zientziari ez zaiola behar duen adinako garrantziarik ematen, nahiz eta gure egunerokoan oso presente izan kasik elementu guztietan. Horren erakusle izan da pandemia. Zientziak garrantzia hartu du bizi ditugun garai aldrebes hauetan, baina ez bada halakorik gertatzen, zientziaz «ez da inor akordatzen». 

Horri aurre egiteko ezinbesteko gako ikusten dute d¡bulgazio lanetan sakontzea.               

 

 

 

Jaurlaritza Logoa