Zuzenean

Hegoi Belategi

Urduri bezain gogotsu ekin diote ikasleek aurtengo USEari

Asteazken honetan ekin zioten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako milaka ikasle USE probari. Pandemia dela tarteko, azterketa-gune gehigarriak ezarri dituzte. Horietako bat da Irungo Ficoba erakusketa azoka. Bertan izan zen Naiz Irratia azterketa hastearen atarian ikasleen iritziak biltzeko.

Audio_placeholder

Urduri bezain gogotsu ekin diote ikasleek aurtengo USEari

Loading player...
2020ko probaren artxibo irudia. (Endika PORTILLO/FOKU)
2020ko probaren artxibo irudia. (Endika PORTILLO/FOKU)

Inoiz baino gehiago dira. Aurten 12.782 ikaslek eman dute izena Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioan. USEa, edo tira selektibitatea egin duenak badaki zein den gehienek duten sentsazioa azterketa hastear dela; noski, urduritasuna. Baina aurten, Ficoba erakusketa azokara bertaratutakoen aurpegietan, urduritasuna bezain beste ageri zen alaitasuna. Eta ez da gutxiagorako, covid-19aren ondorioz azterketa huts egiteko aukeraren aurrean erabaki erradikala hartu zutelako zenbait ikaslek. Nork bere burua konfinatzea. «Etxean egon naiz. Ez naiz lagunekin elkartu. Familiakoekin egon naiz eta akaso, liburutegiko norbaitekin. Bai bai, erabateko konfinamendua izan da» horixe Pio Baroja institutuko ikasle batek Naiz Irratiari azaldutakoa.

Pandemia garaian azterketak prestatzeaz eta beste hainbat gaiez eman zuten iritzia azterketa erabakigarri hau egin behar duten ikasleek.

Jaurlaritza Logoa