Zuzenean

Naiz Irratia

«Memorialak ez ditu errespetatzen ez askatasuna eta ezta aniztasuna ere»

Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Memoriala deiturikoak «ez ditu errespetatu ez askatasuna eta ezta aniztasuna ere», Pili Zabalaren ustez. Euskal agintarien babesaz galdetuta beste galdera bat erantzunean, «zergatik makurtu behar dugu beti burua oker daudela jakinda?»

Audio_placeholder

«Memorialak ez ditu errespetatzen ez askatasuna eta ezta aniztasuna ere»

Loading player...
Pili Zabala, Maria Jaureguirekin batera ostiralean Madrilen. (J. DANAE)
Pili Zabala, Maria Jaureguirekin batera ostiralean Madrilen. (J. DANAE)

Pasa den astearen ondarrean aurkeztu zuen Pili Zabalak, GALek torturatu eta hil zuen Joxi Zabalaren arrebak, B-Egiaz plataforma berria. Alboan izan zuen ETAk hil zuen Juan Mari Jauregiren alaba, Maria Jauregi, eta hainbat pertsona ezagunen babesarekin ekin dio biktima guztientzat egia, justizia eta erreparazioa bilatzen dituen ekimen berria.

Legearen zirrikitu guztiak arakatu nahi dituzte estatu terrorismoaren aitortza ofiziala lortze bidean. Lehen pausoan gerarazi du espainiar justiziak, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak GALen ekintzak preskribatuta daudela ebatzi baitu; baina ez du Zabalak sustatutako ekimena geraraziko, «denbora dezente daramagu lanean abokatu talde batekin, nazioarteko zigor zuzenbidean delitua den kontu batez ari gara eta edozein estatutan epaitu daitekeena. Gure asmoa hori da, arakatzea ahal den bide judizial guztiak hemen eta hemendik kanpo egia jakinarazteko».

Denboran ia bat egin dute plataformaren aurkezpenak eta Gasteizen 'Terrorismoaren Biktimen Memoriala' izenarekin aurkeztu duten ekimenak. Zabalak aurrez arure adierazi die ekimen hau sustatu dutenei ez dagoela ados egin duten proposamenarekin, «Memorialeko historialariei galdeu diedanean GALen inguruan, ikusi dut apenas dakitela ezer, eta dakitena oso manipulatua dela». Bere ustez Memorialak ez ditu Nazio Batuen Erakundearen oinarrizko printzipio batzuk betetzen, «halako ekimen bat antolatzean derrigorrezkoa da independentzia eta aniztasuna, eta kasu honetan Memorialak ez du errespetatu ez askatasuna eta ezta aniztasuna ere, eta horren adibie da GALen biktimak falta direla eta estatu terrorismoaren biktima asko falta direla».

Euskal instituzioek ekimen honen parte izatearen inguruan galdetuta dio, «zoritxarrez hemen askotan burua makurtu egiten dela espainiar erakundeetatik etortzen diren irizpideak onartu ahal izateko» eta horrek «kezka» eragiten diola dio, «zergatik makurtu behar da beti burua hauen aurrean, hain oker daudela dakigunean?»

Elkarrekin egoteko eta ekiteko beharra azpimarratu du Zabalak, demostratu behar dugu hemen eta kanpoan Espainiako erakundeak oker daudela, eta oker egon direla Euskal Herriarekiko harremanetan. Hori izango da gure bidea, bizikidetza osasuntsu bat lortzeko, elkarbizitza demokratiko bat sustatzeko.

Jaurlaritza Logoa