Zuzenean

Bigarren Kafea

Kutxa Bira; Kontxita Beitia eta Marimi Ugalderen analisia

Audio_placeholder

Kutxa Bira; Kontxita Beitia eta Marimi Ugalderen analisia

Loading player...
Kutxa Bira ekimenaren ekitaldia, Donostian. (Maialen ANDRES/FOKU)
Kutxa Bira ekimenaren ekitaldia, Donostian. (Maialen ANDRES/FOKU)

Gertutik bizi izan dute Kutxa Bira ekimena Kontxita Beitia eta Marimi Ugaldek. Azken hilabeteko ostiraletan kutxaren nondik norakoak kontatu dizkigute irratian, eta ekimena amaitu denez, analisia egin digute.

Kutxa Bira Carmen de Patagonesetik (Argentina) abiatu zen, martxoaren 20an, eta Hego Amerikako euskal etxeetatik igaro zen Euskal Herrira iritsi zen arten. Baiona izen zen lehen geltokia, apirilaren 8an, eta handik Euskal Herriko herrietatik itzulia egin zuen. Bartzelonan ere izan zen;«guztira, 80 herriko bira egin du egurrezko kutxak» kontatu digute. Igandean egin zituzten amaiera ekitaldiak, Seguran eta Urruñan.

Kontxita Beitiak larunbatean, Donostian, kutxa eusteko ohorea izan zuen; «Kutxa hartu eta goraino altxatu nuen, oso polita izan zen». Orain, kutxan gordetakoa egi bihurtu behar da, baina hausnarketa polita eskaini digute, «kutxan sartutako ametsak gauzatu behar ditugu, baina dagoeneko hasi gara».

 

Jaurlaritza Logoa