Zuzenean

Naiz Irratia

Txirrita ez zebilen oker. 80 urte ez, 85!

Gaurko egunez hil zen 'Txirrita', Jose Manuel Lujanbio Regeti. 85 urte bete dira aurten, eta ez zebilen oker Ereñotzuarra, hark esana baita «nire aipamenak egingo dira beste 80 urtian».

Audio_placeholder

Txirrita ez zebilen oker. 80 urte ez, 85!

Loading player...
04/06.Txirrita1
04/06.Txirrita1

Gaurko egunez zendu zen Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita, Altzan, dela 85 urte. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaria, haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.

Hernatitik-Goitutarako bidean dagoen Ereñozun sortu zen Jose Manuel Lunabio Retegi. Latze baserria hamahiru urterekin utzi zuen fabrika kimiko batek hartu zituelako inguruko soro eta larreak, eta familia osoa Errenteriako 'Txirrita' baserrira aldatu zen.  Hain zuzen fabrika horretan lanean ari omen zen,  haizeak ekarritako andaluza.

Txirritak ez zekien idazten, baina, hala ere, baditugu bere bertso jarri ugari. Ilobak idazten zituen berak esandakoak. Eta horrela, Txirritagana jende asko joaten omen zen norbaiten kontrako bertso-paperak jar zitzan eskatzera. Hain zuzen, gaur egun, kazetaritza kronikatzak hartuko genituzkeen horiek idaztegatik,  epailearen aurrean jarri zuen Legasako alkateak Txirrita. Tomas Alcaine legasarrak eskatuta, Txirritak 14 bertso idatzi zituen Legasako orduko alkatea zen Eusebio Babazeren kontra, eta bertso-paperak 1915eko Doneztebeko bestetan saldu ziren, arrakasta haundiz, gainera.  1916ko azaroaren 6an egin zen epaiketa eta biak kondenatu egin zituzten, bai Txirrita eta baita enkargua egin zuena ere.  Bertso originalak baina sekula ez dira agertu. Mikel Tabernak nafarrak jakin zuen auziaren berri, txiripaz, Diario de Navarra egunkariaren hemeroteka arakatzen ari zela familia kontu bat argitzeko.

Sagardotegiak betetzen zituen Txirritak eta giro ona jarri. Bazuen festazale eta arlote fama, baina elegantea zen bertsotan. Koldo Izagirre idazleak dio Txirritak bere bertsoetan erakutsitako lirika xumearen parekorik ez duela ezagutu berak poesia kulturan. Baina Txirrita ez zela poeta, aldiz, poetika zeukala. Horregatik zela hain bertsolari handia, liluragarria zela.  Txirrita berak esana da, «nire aipamenak egingo dira beste 80 urtian» ez zebilen oker ereñotzuarra.

Jaurlaritza Logoa