Zuzenean
Eskuzko emakume pilotari profesionalen kluba aurkeztu dute astelehen honetan Leitzan. "Ados Pilota" izenpean, esku-pilotako emakumezkoen lehenengo kluba eratu dute Maite Ruiz de Larramendi pilotariaren ideiari jarraiki. Honen harira, Iera Agirre izan da NAIZ Irratian eta bere hitzetan «pilotarien baldintzak hobetzeko asmoz sortutako proiektua da honakoa».
Txapelketa berri bat ere aurkeztu dute. Ekainaren 4an bertan hasiko da abuztuaren 14ra arte luzatuko den txapelketa. Leitzan hasi eta bukatuko da eta Nafarroa, Bizkaia zein Gipuzkoako udalerrietan jokatuko dituzte partidak. Aire librean jokatuko dituzte partidak, emakumezkoen pilota herrien erdiguneetara eraman asmoz eta hala, «ikusgarritasuna» ere areagotzeko.
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
Kirolak
Batek, behintzat, Lau eta Erdiko finalerako txartela lortuko du
IRRATIA
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
IRRATIA