Zuzenean

Daddy Jeff

Revolutionary Grooves | Maisha MC

Audio_placeholder

Revolutionary Grooves | Maisha MC

Loading player...
Maisha MC
Maisha MC

Etxean geratu gara aste honetako 'Revolutionary Grooves' saioaren minutuak burutu ahal izateko, eta modu horretara Euskal Herriko raparen 20.urteurrena ospatu nahi izan dugu. Maisha MC izan dugu gaurko errege, musika ekoizlea, DJ-a, Euskal rap abeslaria eta zinemagilea da. Ez du ibilbide batere makala, eta txundituta geratu gara benetan musika munduan kaleraturik dituen lanak entzutearekin soilik.

121 krew eta Patrol Destroyers taldeetan ere jarduten du bizkaitarrak. 2006.urtean kaleratu zuen bere lehen single-a, baina guk errepaso orokor bat egin nahi izan dugu bere ibilbidearen inguruan ere ezagutza maila handiagoa izan dezagun aurrerantzean. Asteko 'Regrooves' beraz, kalitatezko edukiz beteta etorri dela esan beharko genuke.

TRACKLIST
------------------

1. MaishaMc - Txalaparta beat
2. MaishaMc - Alboka beat
3. MaishaMc - Soluzioa
4. MaishaMc - Oteizaren irrintzia Marten
5. MaishaMc - West coast txistu
6. MaishaMc - Gernikako arbola
7. MaishaMc - Dali freestyle
8. MaishaMc - Frisco x Baraka
9. MaishaMc - I just wanna dream
10. MaishaMc -Hodeietan
11. Patrol destroyers - agur xiberua! remix
12. 121 krew - arkakusoak
13. Cochise MC & Cold Showda - What up Basque (Prod. by Maisha MC)
14. EH3 - intsumisioa (MAK, Norte Apache, Fat fish, Daddy Jeff, maisa Mc, endika ¨la haine¨, Odei Barroso)

Jaurlaritza Logoa