Zuzenean

NAIZ Irratia

UDDA proiektu jaioberriak ‘Florecer’ lehen bideoklipa kaleratu du

Aitor Armentia musikari gasteiztarraren asmoetatik abiatuta, Ihana Iriondoren ekoizpenarekin uda hasierarako lehen diskoa kaleratzeko asmoa du UDDAk.

Lau hizkuntzatan sortutako abestiak jasoko ditu UDDAren lehen lanak: euskaraz, gazteleraz, katalanez eta ingelesez. «Nire erreferenteak hizkuntza horietan abesten dute eta haiei jarraika sortu ditudanez abestia, lau hizkuntzak erabiltzea egokia iruditu zait», kontatu du Aitor Armentiak.

Lehendabiziko kantua ‘Florecer‘ deiturikoa da, diskoari irekiera emango diona. Armentiak berak azaldu duenez, «intro moduko ba da abestia. Jeanette artistaren ‘Soy rebelde’ edota Amaiaren ‘Un nuevo lugar’ izan dira kantu hau egitera bultzatu nautenak».

Uda hasierarako espero du diskoa kalean izatea, baina, aurretik, ‘Ura edo sua’ abestia kaleratzea da UDDA proiektuaren nahia. Proiektua erabat autogestioan oinarrituta dago eta Armentiak idatzitako kantuak ekoizten Ihana Iriondo du bidelagun. Iriondok ikus-entzuneko gardua bukatu berri ditu eta orain musika ekoizpenaren munduan sartu da buru-belarri horretarako ikasketak eginaz. «Aitorrek nigan sinistu du eta konbentzitu ere berak egin nau proiektuan sartzeko. Hasi aurretik ez nuen usteko kantu bat zerotik grabatzeko gai izango nintzenik. Hartara, ahalik eta txukunen egiten saiatzen naiz. Aitor da ordea kamera eta mikrofono aurrean jartzen dena, ikusten ez dena da nik egiten dudana», kontatu digu Iriondok.

Etxeko logeletan sortutako proiektuari forma ematen dabiltza orain eta, ondo bidean, uda iritsi aurretik etorriko da UDDAren lana.

Jaurlaritza Logoa