

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
Kantuz bizi da Ainara Ortega Barrenetxea eta kantuz igortzen ditu penak ihesi 'ONIN' diskoan. 2021eko martxoak argitaratu zuen bere bigarren lana musikari hernaniarrak. Lehena 2015ean argitaratu zuen, 'Scat' deiturikoa, jazzetik asko zuen lana.
Etiketa horretatik aldendu da orain, baina jazzari eskaini dio 'Especialidad en Jazz' kantua; izan ere, «Euskal Herrian oso desesperagarria da jazz musikaria izatea». Protesta kantuak eta estilo teatraleko abestiak ere sartu ditu etiketarik ez duen diskoan. «Ez naiz etiketetan galtzen; ez dut konplexurik» aitortu digu Ortegak.
'Musika, Maixu' da akaso diskoko abestirik bereziena, Lander Arriola Agirretxeri, zendutako bikotekideri, eskainia. Baina Ortegak argi dio, «txantxa eta umorea da diskoaren oinarria».
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
