Zuzenean

Naiz Irratia

«Epaia legez kanpokoa da eta Irungo Udalak hala aplikatuko balu legea urratzen ariko litzateke»

Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko lan eskaintzari begira EAEko auzitegi nagusiak emandako epaia legearen aurkakoa da Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. Naiz Irratian azaldu du Irungo Udalak hori aplikatuko balu legea urratzen ariko litzatekeela.

Audio_placeholder

«Epaia legez kanpokoa da eta Irungo Udalak hala aplikatuko balu legea urratzen ariko litzateke»

Loading player...
Udaltzaina
Udaltzaina

Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko lan eskaintza diskriminatzailea da, bai behintzat hizkuntza eskakizunari dagokionez, edo hori dio EAEko Auzitegi nagusiak.

Irungo udalaren lan deialdiak dio udaltzainek euskara jakin behar dutela ezinbestean, eta auzitegiak uste du udaltzain guztiek ez dutela zertan euskara jakin. Gaiaren inguruan zalaparta sortu da azken egunotan eta Kontseilutik, Paul Bilbao idazkari nagusiak Informazioaren Harian azaldu du «epaia politikoa dela eta ez inola ere juridikoa».

EAEko auzitegi gorenak emandako epaia irakurri berritan Bilbaok azaldu du auzitegia «politika egiten» ari dela ebazpen horrekin «hizkuntza legea bete beharrean». Horren harira, azaldu du auzitegiak «nahi izan duen jurisprudentzia» erabili duela egun indarrean dagoena errespetatu beharrean. «Epaia legez kanpokoa da eta Irungo Udalak hala aplikatuko balu legea urratzen ariko litzateke». Gertatutakoa «benetan larria» dela nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusiak eta auzitegiari «politika egiten aritzea» leporatu dio.

Aurrera begira azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak emandako epaia aztertu nahi dutela zein aukera juridiko dauden ikusteko. Hala ere onartu du, «aukera gutxi» ikusten dituztela zerbait lortzeko.

Jaurlaritza Logoa