Zuzenean

NAIZ Irratia
Elkarrizketa

Liburu Zuria, hurrengo pandemiak prest harrapa gaitzan

COVIDaren pandemiaren «zantzuak baziren eta ez genuen erreakzionatu» Ugo Mayor ikerlariaren ustez. Berak eta beste 43 adituk akatsak zuzendu eta konponbideen inguruan eztabaidatu ahal izateko 'COVIDaren Liburu Zuria' aurkeztu berri dute. 

Audio_placeholder

Liburu Zuria, hurrengo pandemiak prest harrapa gaitzan

Loading player...
Covid19dun gaixo bat Gurutzeta ospitalean (Marisol RAMÍREZ I FOKU)
Covid19dun gaixo bat Gurutzeta ospitalean (Marisol RAMÍREZ I FOKU)

Gerta zitekeen, «zantzuak baziren», Ugo Mayor ikerlariaren arabera, eta gertatu egin da. COVIDaren pandemiak hainbat gabezi utzi ditu agerian eta errudunak ez, baina soluzioak aurkitzeko garaia dela iritzita 'Covidaren Liburu Zuria' aurkeztu berri dute diziplina anitzetan ari diren 44 adituk. 

Lau atal nagusitan jaso dituzte euren analisi eta proposamenak: Osasungintza, Ekonomia, Arlo Sozialak eta Hezkuntza. Helburua izan da «ahalik eta irakurketa eta proposamen objetiboenak plazaratzea; zertan hausnartu badagoela erakustea eta irtenbide posibleak azaltzeaebidentziekin», Oier Ateka Barne Medikuntzako medikuaren hitzetan. 

Ez da amaitutako lana aurkeztu dutena, «abiapuntua izan behar du plazaratu ditugun proposamenak hausnartzeko», Saioa Elosegi Familia eta Komunitateko medikuntzan espezializatuaren hitzetan. Ez dute erruen jokoan sartu nahi, «erakutsi nahi dugu badirela beste modu batzuk egoera hauek kudeatzeko, goazen hitz egitera, eztabaidatzera eta hausnartzera». 

NAIZ Irratian izan dira lan mardul honetan parte hartu duten hiru adituak, eta bat egin dute arazo orokor bat identifikatzen: sektore publikoa ahul harrapatu du pandemiak. Osasun arloan, adibidez, aurrekontuetan pisu txikiegia du oraindik, «Munduko Osasun Erakundeak ezartzen duen mailarekiko erdian funtzionatzen du». Elosegi Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko medikua da eta publikoaren ahultasunak adinekoen egoitzetan agerian geratu direla dio. Azken urteetako pribatizazioak sortu duen egoera gogoratu ostean hausnarketa kolektibo baten beharra jarri du mahai gainean: «Nola nahi ditugu zaindu? Zaintzeko modu berriak mahai gainean jarri behar dira. Nola nahi ditugu zaindu eta nola nahi dugu gero gu zaintzea?».

Osasun publiko ahula 

Oro har «osasun publikoko egiturak oso ahulak dira hemen», Ugo Mayor Ikerbasqueko ikerlariaren esanetan, eta horren ondorioz «lehen arretari pasa zaizkio ardura asko, lehen arretako jendea aritu da osasun publikotik egin beharrkeo lanak egiten eta horrek lehen arreta hori ahuldu du». 

Lanak ikuspegi zabala eta integrala du, eta hau burutzean elkarren arteko puntu komunak eta elkareraginak topatu dituzte, gainera, «liburua idatzi ahala ikusi dugu nola arlo batzuk beste batzuei eragiten dien».

Jaurlaritza Logoa