Zuzenean

Bigarren Kafea

Gizontasuna harremanen biluztasunetik abiatuta

Audio_placeholder

Gizontasuna harremanen biluztasunetik abiatuta

Loading player...

Buhameak taldearen sortzaile eta kideak dira Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain. Duela sei urte Andoaingo Bastero Kulturgunean euren lehen lana estreinatu zuten, 'Ez gara Palestinaz ari'. Lan honekin 50 emanaldi baino gehiago eskaini zituzten Euskal Herrian barna, Aitor Atxega eta Imanol Kamio izan ziren eurekin oholtzan, musikari lanetan.

Berriro elkartu dira lauak eta ikuskizun berri bat sortu dute, 'Erik eta Win'. Asier Sota izan da obraren zuzendaria, Ander eta Unai gidoilariak eta Imanol piano eta eskusoinuan aritzen dena; eta Aitor, berriz, gitarrarekin. 

Antzerki, bertso, musika eta umorea uztartzen dituzte euren lanetan, eta bertso, kantu otordu, oroigarriak, etab. ere egiten dituzte. Obrak Unai eta Anderren arteko harremana erakusten du, eta harremanen inguruko hausnarketa ere egingo dute: elkar ezagutu zuten momentutik gaurdaino bizitakoa entzungo dugu euren ahotsetan, hainbat disziplina artistiko nahastuz eta denen arteko koktel dibertigarri eta interesgarria sortuz. Izan ere, «Harremanetan sortzen zaizkigun gatazak ezkuntzatera ohitura gara».

Bigarren Kafera gerturatu dira Ander eta Unai, obraren nondik norakoak azaltzera.

 

Jaurlaritza Logoa