Zuzenean
Izen egokia du Ezpalak taldearen bigarren diskoak. Haien kantu bakoitza kolpe bat da: gitarrak zikin heltzen dira, ahotsa garrasi bat da. Baina haien lana ez da kolpe hutsean gelditzen, kantu bakoitzak arakatzen dituelako errealitatearen txoko desberdinak, musikaren bide zahar eta berriak. Zerbait interesgarria nahi duenak, Ezpalaken diskoan topatuko du.
Agresibitatearen eta kolpearen ertzak marrazten ditu Ezpalakek bigarren disko honetan. Haien kantuak entzunda, nork bere barruan daukan alde bortitza azaleratu egiten da, baina gauzak suntsitzeko baino, gauzak topatzeko gogoarekin. Zortzi kantu indartsu hauekin, katarsira heldu liteke edonor.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak