Zuzenean

Harkaitz Millan:«Kulturak gurean duen egitura ezegonkorraz hausnartzeko garaia da»

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu berri du Piztu 2021 Plana, kultur sektoreari bultzakada bat ematera datorren programa. Harkaitz Millán kultura diputatuak eman dizkigu planari buruzko xehetasunak eta sektoreak bizi duen egoerari ere erreparatu dio.

Audio_placeholder

Harkaitz Millan:«Kulturak gurean duen egitura ezegonkorraz hausnartzeko garaia da»

Loading player...
Maria Jose Telleria Kultura  saileko zuzendaria eta Harkaitz Millán Kultura diputatua
Maria Jose Telleria Kultura saileko zuzendaria eta Harkaitz Millán Kultura diputatua

Osasun larrialdiak, eta honek berekin ekarri dituen neurri murriztaileek kultur sektorean eragin duten kaltea bistakoa da Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru aldundiko kultura diputatuaren esanetan. Alabaina, krisi egoerak oinarrizko gabeziak agerian utzi ditu Kultura diputatuaren esanetan, eta bada garaia, gizarte gisa kultur sektoreak bizi duen egoera ezegonkorraz hausnartu eta aurrera pausuak ematen hasteko. Hori bide luzea da baina, eta bien bitartean kolpea leunduko duten ukenduak ez daude sobran.

Kultur sektorearen babesgabetasunaren konponbide ez baina lagungarri izatera dator Gipuzkoako Foru alduandiaren Piztu plana. 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin, ihazko urtearekin alderatuz %37ko igoera bat izan du planak.

Piztu 2021 programak bost jarduera-ildo nagusi biltzen ditu, dagozkien laguntza-programekin: kultura-ehunari laguntzea; enplegua bultzatzea; udalentzako eta museoentzako laguntzak; sortzaileentzako laguntza, eta proiektu estrategikoen sustapena, horien artean kultura-bonoa, gabonetan abiaraziko dena. Harkaitz Millánek aditzera eman digunez,   kultura-sarerako laguntzak esate batera,  bi urtez behin emango dira, ziurgabetasuna murrizteko eta kultura-proiektuen epe ertaineko plangintza errazteko.

'Meta' mikromezenasgo-programak ere izango du jarraipena 2021ean. Gisa honetako ekimenek hain zuen ere, kultur sektoreari laguntza ekonomiko bat eskeintzez batera, lortzen dute jendartearen aldetik ere nolabaiteko inplikazioa.  Kultura gertukoago sentitu eta babesteko kontzientzia lantzen ere laguntzen dute Harkaitz Millánen esanetan.

Maiatzaren 9ari begira, kultur ekimenei dagokienez ze neurri aurrikusten dituen galdetuta, «neurri koerenteak» eskatzen ditu kultura diputatuak.

Jaurlaritza Logoa