Zuzenean

NAIZ Irratia

«Zenbat hildako onartzeko prest gaude?»

Egoera gogorra bizi dute ospitaleek Covidaren krisia hasi zenetik, nekatuta daude langileak, «fisikoki eta mentalki», Maitena Larrañaga erizainak NAIZ Irratian azaldu duenez. Deitoratu du ez garela egoeraren jabe, «errealitate bat bizi dugu ospitaleetan eta gizartean beste bat bizi da».

Audio_placeholder

«Zenbat hildako onartzeko prest gaude?»

Loading player...
Donostiako ospitalea. (Gorka RUBIO / FOKU)
Donostiako ospitalea. (Gorka RUBIO / FOKU)

Donostia ospitaleko erizaina da Maitena Larrañaga, «egoera kezkagarria da oraindik», baina «arnas puntu bat» hartu dutela dio, euren kasuan gaixoak beste herrialde batzutako ospitaletara eramaten hasi zirenetik. 

Instituzioen ardura gogoratu ostean norberak izan beharrekoa ere gogoratu du. Uste du herritar asko «maitzaren 9aren zain» dagoela «bidaiatzeko zirrikituren bat» ia topatzen duten Alarma egoera bertan behera geratu sotean, kontrastean ospitaletan egoerari aurre egin ezinda dabiltzala azpimarratu du, «amorru handiarekin bizi dut, guk errealitate bat bizi dugulako eta gizartean beste errealitate bat bizi delako». 

Osasun langileen artean nekea handia dela dio, «bai fisikoa, baina baita mentala ere» eta instituzio eta herritarrei bideratutako galdera batekin azpimarratu nahi izan du bere haserrea: «Zenbat hildako onartzeko prest gaude?». 

«Esperantza ezin da galdu», bere esanetan, baina kezka handia eragiten dio azken urteko egoerak Larrañagari, «joera txarra da eta asko kostatzen da zifra altu horiek jaistea, eta oso gutxi, aldiz, berriz igotzea». Txertaketa prozesuak asko aldatu du Zainketa Intentsiboetateko Unitateetako jendearen profila, bere hitzetan, lehen zaharrenak baldin baziren orain dezente gazteagoak daude. 

Betiko erizain falta, betirako? 

Satse sindikatuko kidea da Larrañaga eta NAIZ Irratian gogoratu du aspaldiko eskaria dutela erizain faltarena; zenbakitan 400 bat gehiago beharko lirateke lehen arretarako eta 1.500 bat ospitaletarako, bere esanetan. «Arazoa egiturazkoa» dela azpimarratu du eta oraingoz, konponbiderako argirik ez da ageri. 

Jaurlaritza Logoa